Ezbeharra

Palentzian hilik aurkitu dute uztailaren 22tik desagertua zen Trapagarango gizona

Hildakoak 75 urte zituen. Poliziak susmoa du gizonak auto istripua izan zuela, eta horregatik hil zela. Landare artean aurkitu dute gorpua, ibilgailuan; inguruagatik, ikusi ezinezkoa zen kasik.

Guardia Zibilak errepidean ezarritako kontrola, Palentzian (Espainia), artxiboko irudi batean. ALMUDENA ALVAREZ, EFE
2022ko abuztuaren 19a
09:32
Entzun

Aurkitu dute uztailean desagerturiko Trapagarango (Bizkaia) 75 urteko gizonezkoa. Hilda atzeman dute, Palentzian (Espainia), Villasila de Valdavia udalerriaren parean. Zehazki, uztailaren 22tik zen desagertua, eta Polizia haren bila aritu da azken asteotan. Errepide bazter batean topatu dute, sastraka artean ezkutaturik, ibilgailuaren barrenean.

Polizia gertakaria ikertzen ari da, ezbeharra zer-nola gertatu zen argitzeko. Hala eta guztiz ere, plazaratu dute hipotesi nagusia: poliziek sumoa dute gizonezkoak istripua izan zuela, errepidetik atera zela, autoa irauli egin zela, eta landare artean erori zela, beraz. Landare horiek autoa oso ezkutuan uzten zutela azaldu dute Gaztela eta Leongo Trafikoaren Eskualdeko Zentroko iturriek. Diotenez, horrek nabarmen zaildu ditu bilaketa lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.