Espainiako Vuelta

Sam Bennettek irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa ere

Bigarren etapa du jarraian. Edoardo Affini da lider oraindik ere. Herbehereetatik Euskal Herrira iritsiko da orain Vuelta: Gasteiztik irtengo da asteartean.

Sam Bennett, gaur, Bredako (Herbehereak) helmugan. JAVIER LIZON / EFE
2022ko abuztuaren 21a
17:25
Entzun

Espainiako Vueltan Sam Bennett (Bora) da azkarrena. Bigarren etapako emaitza berbera izan da hirugarrenean, eta hori baieztatu du esprinter irlandarrak: bera izan da indartsuena, berriz ere bigarren egin duen Mads Pedersenen (Trek) aurretik amaituta. Hirugarren izan da Daniel McLay (Arkea).

Liderraren elastiko gorria Edoardo Affinirena (Jumbo) da oraindik ere, taldekako erlojupekoan Jumbok lortu zuen emaitzari esker.

Lehen hiru etapak Herbehereetan jokatu dituzte, baina orain Euskal Herrira iritsiko da lasterketa. Txirrindulariek atseden eguna izango dute bihar, eta asteartean 152 kilometroko etapa jokatuko dute Gasteiz eta Laguardia (Araba) artean. Asteazkenean, berriz, Irunen (Gipuzkoa) hasiko da etapa, eta Bilbon bukatu; 187 km izango ditu etapa horrek. Amaitzeko, Bilbon abiatuko da osteguneko etapa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.