Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide oihari eraso egitea leporatuta

Igande goizaldean gertatu zen erasoa. Atxilotuak 26 urte ditu.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 22a
16:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, bikotekidea jo izana egotzita. Larunbat gauean gertatu zen. Gasteizko Udalak zabaldutako informazioaren arabera, Poliziak abisu bat jaso zuen 01:00 aldera; lekuko batek eman zuen erasoaren berri. Polizia biktimaren etxebizitzara joan zen, eta bertan aurkitu zuten emakumezkoa, zauri batzuk zituela.

Emakumezkoak poliziei esan zien bikotekideak egin ziola eraso; iraindu izana eta jo izana leporatu zion hari. Horiek adituta, gizonaren bila hasi zen Polizia. Ondoko kale batean atzeman zuten azkenik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.