Albistea entzun

Prentsa askatasuna

Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso jarraituko du gutxienez beste hiru hilabetean

Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak gaur goizean eman du erabakiaren berri. Fiskaltzak espetxean segi dezala galdegin zuen ostiralean. Kazetariaren abokatuak esan du ez dagoela haren aurkako frogarik.

Pablo gonzalez, artxiboko irudi batean
Pablo gonzalez, artxiboko irudi batean berria Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2022ko abuztuak 23

Pablo Gonzalez kazetaria otsailaren 28tik dago behin-behinean preso Poloniako kartzela batean, eta Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak erabaki du beste hiru hilabetean behintzat kartzelan jarraitu beharko duela. Efe berri agentziak azaldu duenez, kazetariak Polonian duen abokatu Bartosz Rogalak eman die erabakiaren berri.

Errusiako zerbitzu sekretuen alde lan egitea egozten diote, baina Gonzalezen abokatu Gonzalo Boyek Radio Euskadin erabakia jakin aurretik esan du Poloniak haren aurkako frogarik ez duelako luzatu diotela espetxealdia: «Frogaren bat edukiko balukete, jakingo genuke, mahai gainean egongo lirateke». Halaber, gaitzetsi du oraindik ezin izan dutela kazetariarekin hitz egin.

Horrenbestez, Poloniako Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko Fiskaltzaren eskaria babestu du epaitegiak. Hain zuzen, fiskaltzak joan den ostiralean galdegin zuen Gonzalezi espetxealdia luzatzea. Zenbait arrazoi eman zituen horretarako: prozesuan «iruzur egin» dezakeelako; ezkuta daitekeelako edo ihes egin dezakeelako; eta, zigortuz gero, «zigor handia» ezar diezaioketelako.

Otsailaren 28tik preso

Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten, Przemyslen, Errusiak Ukrainari egindako erasoak sortutako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zela. Errusiako zerbitzu sekretu militarrarentzat lan egitea leporatzen diote, eta hamar urteko kartzela zigorra jar diezaiokete horregatik. Atxilotu zutenean, hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta beste hiru hilabete luzatu zioten maiatzaren amaieran.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Aritzetako zerbitzugune batean bota dituzte hondakinak. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

AP-8ko zaborrak urteetan bota dituzte Usurbilgo mendialde batean, baimenik gabe

Iñaki Petxarroman Jone Arruabarrena

Kontratuaren baldintzak ez betetzea, lan baldintzei eta naturari kalte egitea, eta azpikontratetan ezkutatzea egotzi die ELAk Bidelan osatzen duten Transitia eta Campezori
Zenbait aplikazio eta streaming plataforma, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Euskara, pantailetan lauso

Irati Urdalleta Lete

Euskara bazterrean dago pantailetan ere: esaterako, Pantailak Euskaraz taldeak emandako datuen arabera, streaming plataformetako 26.000 edukitatik %0,1 ere ez daude hizkuntza horretan. Eskatu du legez arautzeko euskarak pantailetan izan behar duen presentzia.
Bilbon eguerdian egindako manifestazioa jendetsua izan da. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sindikatuen arabera, hezkuntzako greban %60ko parte hartzea izan da

Irati Urdalleta Lete Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak, berriz, esan du irakasleen %35,2k egin dutela greba. Langileek hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra egin dute, eta «hezkuntza publiko, propio eta euskalduna» aldarrikatu

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik (artxiboko irudia). ©OCEANUS

Lurraren %30 babestu behar litzateke naturaren onurei eusteko

Isabel Jaurena

Babestu beharreko «aktibo natural kritikoak» identifikatu dituzte Unai Pascualek parte hartu duen ikerketa batean. Ongizatean eragiten duten ekosistemak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.