Arrauna

Urdaibaik helegitea jarri du Zarauzko igandeko emaitzagatik

Helmugako argazkiaren marra «berez behar lukeena baino aurrerago» jarri zutela salatu du. Bi ehunen aurretik sartu zitzaion Hondarribia, eta igandeko lehen postua eskatzen du.

jarraia217396.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko abuztuaren 23a
21:43
Entzun

Urdaibaik helegitea jarri du Eusko Label ligako Lehiaketako epailearen aurrean. Zarauzko bigarren jardunaldiko emaitza aldatzeko eskatu du. Bigarren egin zuen Hondarribiaren atzetik. Helmugako argazkiak eman zuen azkeneko emaitza, eta bermeotarrei bi ehunen gehiago jarri zizkien. Salatu du tramankulu teknologiko horren marra «berez behar lukeena baino aurrerago» jarrita dagoela.

Eskatu du Urdaibaik emaitza aldatzeko. Haren ustez, marra behar lukeen lekuan balego, Hondarribia ez baino Urdaibai izango zen igandeko garaile. Horrek eragina izango luke ligako sailkapenean. Orain, hiru puntu goitik da Bermeoko taldea, eta, emaitza aldatuz gero, lauren tartea luke Hondarribiarekiko. Lau estropada baino ez zaizkie geratzen liga amaitzeko.

Urdaibairena ez da uda honetako lehen helegitea Lehiaketako epailearen aurrean. Aurretik, hainbat klubek aurkeztu zuten bat Donostiarraren aurka, hamalaukoan araua hautsi zuelakoan lehen bi estropadetan. Bestea Cabo da Cruzek jarri zuen, Orion kaleratua izan eta gero Aresekin batera, arraunak jotzeagatik. Epaileak arrazoi eman zion Cabori, eta zigorra kendu. Aurreneko helegitearen inguruan ez du epairik eman oraindik, eta Urdaibairenean ikusi egin beharko da azkar ibiltzen den edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.