Albistea entzun

Enpresak

Ayesa taldeak Ibermaticaren %100 erosi du

Kutxabank, garai batean informazioen teknologietako taldearen %47 zuena, jabetzatik aterako da. Ayesak esan du Ibermaticaren egoitza Donostian izango dela aurrerantzean ere.

Ibermaticaren egoitza nagusia, Donostian.
Ibermaticaren egoitza nagusia, Donostian. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2022ko abuztuak 24 17:53

Informazioen teknologietako euskal enpresarik handienetako baten jabetza eskuz aldatzera doa berriz ere. Ayesa taldeak Ibermaticaren %100 erosteko akordioa erdietsi du, Madrilgo Pro A Capital arrisku kapitaleko funtsarekin —euskal konpainiaren gehiengoa zuen (%55)— eta Kutxabankekin batean —Ibermaticaren %15 zuen—. Aldeek ez dute eman operazioaren diru kopuruaren berri.

Ibermaticarena da Sevillako taldeak aurten egiten duen hirugarren erosketa, taldea hazkunde betean baitago A&M Capital Europek iaz konpainiaren kontrola eskuratu zuenetik. Gainera, inbertsio estrategiekin jarraitzeko asmoa berretsi du. Ayesaren helburua da talde teknologiko handia osatzea, Espainiako «plataforma teknologikorik handienetako bat».

Horretarako egoki-egokia zaio Ibermatica. Euskal taldeak 4.750 langilerekin eta 276 milioi euroren fakturazioarekin bukatu zuen 2021. urtea. Ibermatica bereganatuta, Ayesaren arabera, 11.000 langileko enpresa osatuko da erosketarekin, eta 22 herrialdetara hedatzen den sare komertzial eta operatiboarekin. Eragiketaren berri emateko agirian, Ayesak ziurtatu du Ibermaticaren egoitza «Euskadin» egongo dela aurrerantzean ere.

Ayesaren eta Ibermaticaren baturatik sortutako taldeak eskainiko dituen zerbitzuen artean daude zerikusia dutenak adimen artifizialarekin, datuen analitikarekin, prozesuen automatizazio eta robotizazioarekin eta hodeiko aplikazioen garapenarekin. Ahalmena izango du, era berean, SAP zerbitzuak emateko eta datu zentroetatik multi-cloud inguruetarako eskala handiko migrazio proiektuak egiteko.

Madrilgo Pro A Capital funtsa aspalditik zebilen Ibermaticako bere parte hartzea saldu nahian, eta, garai batean, 150 milioi euro eskatzen zituen. Funtsak 2013. urtean eskuratu zuen euskal enpresaren gehiengoa, %55eko parte hartzea erosita Kutxabanki, Banco Sabadelli, Caixabanki eta Caja 3ri. Horiek guztiak Ibermaticatik atera ziren, Kutxabank izan ezik.

Operazio haren bidez, euskal bankuak %47,97tik %15era gutxitu zuen Ibermatican zuen parte hartzea (Kutxatik eta Vital Kutxatik jasotakoa). Orduko hartan, bankua bere parte hartze industrialak apaltzen ari zen, Europako Basilea III kontabilitate arauak bete behar zituela eta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nafarroako UGTren 12. kongresua, 2021ean. ©Jesus Diges / EFE

UGTk irabazi ditu Nafarroako 2022ko hauteskunde sindikalak, ia %25eko ordezkaritza lortuta

Iñaut Matauko Rada

CCOO eta UGT dira hurrenak, %24 eta %23ko ordezka eskuratuta, hurrenez hurren. LAB %17tik gora geratu da.

Mondragon korporazioaren egoitza nagusia, Arrasaten. ©Mondragon Taldea

Mondragonen industria arloa %15 handitu zen iaz, Ulma eta Orona kontuan hartu gabe

Imanol Magro Eizmendi

Taldearen industria arloak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, ekipamenduei eta makina-erremintari esker batez ere. «Egoera onean gaude», laburbildu du Uzinek.

LABen elkarretaratzea Donostian, lan ikuskaritzak salatutako tabernaren aurrean ©Gotzon Aranburu (Foku)

Ostalaritzako «lan esplotazioa» salatu du LABek

Berria

Sindikatuak elkarretaratze bat egingo du Donostian atxilotutako enpresaburuen jatetxe baten aurrean.

 ©Joxean Apeztegia

Nafarroako ekonomia %4,3 hazi zen 2022. urtean

Iker Aranburu

Kontsumoak bultzatuta, barne produktu gordinak gora egin du berriro urteko azken hiruhilekoan, %0,8 hain zuzen ere. Elma Saiz Ekonomia kontseilariak baztertu egin du atzeraldia, baina 2023 hasiera motela espero du.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.