Elikadura

Bi pertsona intoxikatu dira, Nafarroan ontziratutako onddo sorta batean detektatutako toxinagatik

Osasun Sailak jakinarazi ditu intoxikazio kasuak. Marka bereko sortak dituzten herritarrei aholkatu diete ez ditzatela jan, eta itzul ditzatela dendetara.

Estafilokoko toxina atzeman duten ontzietako bat. ELIKADURA ETA NUTRIZIO SEGURTASUNAREN ESPAINIAKO AGENTZIA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 25a
18:19
Entzun

Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Espainiako Agentziak ohartarazi du intoxikazio kasuak izan direla Leringo (Nafarroa) kontserba etxean ontziratutako onddo frijitu batzuk jan dituztenen artean. Emandako informazioaren arabera, estafilokokoen toxinak atzeman dira onddoetan, eta horiek eragin diete oinazea kontsumitzaileei. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dio horien berri agentziari. Bi pertsona intoxikatu dira; ez dute zehaztu non izan diren.

Onddoak 'El Agricultor' markakoak dira, oliba oliotan frijituak dira, kristalezko ontzi batean sartuta daude, eta hau da sortaren zenbakia: 02/02/2021. Sorta horretako aleak dituzten herritarrei gomendatu diete ez ditzatela jan, eta itzul ditzatela dendetara.

Era berean, agentziak esan du produktu hori dagoeneko jan eta ezohiko sintomaren bat sumatu dutenek hobe dutela osasun etxeetan abisua eman. Intoxikazioarekin lotuak izan daitezkeen sintomak zerrendatu dituzte, herritarrei argibideak emate aldera. Hauek dira: goragalea, goitikoa, eta abdomeneko mina edo umiltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.