Ezbeharra

Lau txosna eta hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Bilbon bart piztutako sute baten ondorioz

Su artifizialen ostean piztu da sua, 23:00ak aldera. Hiru ordu behar izan dituzte hura kontrolpean hartzeko. Gertatutakoa ikertzen ari dira, zerk piztu zuen argitzeko.

BERRIAren aldeko Abante konpartsa da hustu behar izan duten txosnetako bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko abuztuaren 28a
09:10
Entzun

Bart gauean piztu da sua, 23:00ak aldera, Bilboko Epalzaren Alargunaren kalean. Sutearen ondorioz, 8., 9. eta 10. atarietako bizilagun guztiak atera behar izan dituzte etxetik, segurtasuna bermatzeko.

Horrez gain, lau txosnatan zeuden milaka lagun ere gune horretatatik aterarazi behar izan dituzte. Abante, Txomin Barullo, Hontza eta Pinpilinpauxa izan dira hustu behar izan dituzten txosnak.

Suhiltzaileek, hiru ordu pasatu ostean, jakinarazi dute kontrolpean hartu dutela sua, eta jendea 03:00ak aldera itzuli ahal izan da konpartsetara. Hala eta guztiz ere, bizilagunak ezin izan dira etxera itzuli, etxeak Ā«ezegonkorĀ» egon daitezkeelako oraindik ere. Goizean goiz, kalea itxita zegoen oraindik.

Gertatutakoa ikertzen ari dira, sua zerk eragin zuen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.