Pakistan

Gutxinenez mila lagun hil dira Pakistanen, eurite indartsuek eragindako uholdeen ondorioz

Beste 500.000 pertsona sorospen kanpanlekuetara lekualdatu behar izan dituzte. Guztira, 110 udalerri hondatu dituzte uholdeek, eta horietako 72 hondamendi eremu izendatu dituzte.

Kalte material ugari ere eragin ditu denboraleak. WAQAR HUSSAIN
Nagore Arin.
2022ko abuztuaren 28a
18:33
Entzun

Eguraldiak gogor jo du Pakistan: azken asteotako eurite indartsuen eta horren eraginez sortu diren uholdeen ondorioz gutxienez mila pertsona hil dira, eta beste 500.000 sorospen kanpalekuetara lekualdatu behar izan dituzte. Herrialdearen hegoaldean dagoen Sindh probintzia kaltetu da gehien. Han, hogei herri geratu dira urpean.

Panorama aski iluna da gainerako probintzietan ere. Guztira, 110 udalerri hondatu dituzte uholdeek, eta horietako 72 hondamendi eremu izendatu dituzte. Agintariek zabaldutako datuen arabera, euriteek 5,7 milioi pertsonari eragin diete; egoera orokorra eta zeharkako kaltetuak kontuan hartuta, baina, 33 milioira igotzen da kopuru hori.

Kalte material ugari ere eragin ditu denboraleak, eta dagoeneko 3.000 milioi euro inguru dira kalte horiek eragindako kostuak. Ia 950.000 etxe partez edo guztiz suntsituta gelditu dira, 720.000 abelburu baino gehiago hil dira, errepideetan ere kalte askotarikoak izan dira, eta 150 zubi erori dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.