Ezbeharra
Gazte nafar bat hil da Asturiasen, ontzi batean nabigatzen ari zela elektrokutaturik
Itsasontziaren mastak elektrizitate kable bat jo du, eta deskargak bortizki jo du gaztea. Ospitaleratu egin dute, eta handik gutxira zendu da. 24 urte zituen.

24 urteko gizonezko nafar bat hil da Asturiaseko Coaña udalerrian, Eoko estuarioan izaniko istripu baten ondotik. Gaztea itsasontzi batean nabigatzen ari zen beste zenbait lagunekin batera. Halako batean, ontziaren mastak –karbonozkoa zen– goi tentsioko kable bat jo du, deskarga elektrikoa izan da ondorioz, eta elektrokutatu egin da gizona. Erietxean zendu da azkenik.
Istripua gertatu eta segituan, gaztearekin batera ontzian ziren lagunek larrialdi zerbitzuei eman zieten abisu. Zenbait osasun langile azaldu ziren zauritua artatzera, eta ospitalera eraman zuten. Zabaldutako informazioaren arabera, oso larri zegoen ordurako. Ezin izan diote bizia salbatu.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.