Alderdiak

Navarra Sumako zinegotzi batek EH Bildukoak ezabatu ditu Martinezekin eta Arzotzekin egindako argazki batetik

Joan den ostiralean, omenaldia egin zieten atletari eta eskubaloi jokalariari euren jaioterrian, Zizur Nagusian. Ekitaldiko argazki bat Instagramera igo du Vicente Azketak, baina zinegotzi subiranistak moztuta.

Arzotz eta Martinez Zizur Nagusiko (Nafarroa) udaletxean, pasa den ostiralean. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko abuztuaren 29a
11:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Zizur Nagusiko (Nafarroa) udalbatzak eta herritarrek harrera egin zieten joan den ostiralean Asier Martinez atletari (Zizur Nagusia, 2000) eta Josu Arzotz eskubaloi jokalariari (Zizur Nagusia, 2004). Biek lortu dute Europako garaikurra, bakoitzak bere kirolean. «Ez ditugu egunero izaten bi zizurtar Europako txapeldun», gogorarazi zuen Jon Goldan herriko alkateak. Irailaren 14an haiek botako dute herriko bestetako txupinazoa ere.

Egun hartan ateratako argazki bat, ordea, eztabaida iturri bilakatu da orain. Alkateak eta zinegotziek bi kirolariekin ateratako argazki bat Instagramera igo du Vicente Azketak, Navarra Sumako zinegotzi eta bozeramaileak, baina ez osorik: EH Bilduko hiru zinegotziak moztu ditu argazkitik.

Udaletxeko ekitaldia amaitu bezain pronto, Martinez elkarrizketatu zuen BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.