Kontsumo prezioak

Erregaiak iaz baino merkeago egoteak inflazioa %10,4ra apaldu du Espainian

Abuztuko datu aurreratuan, inflazio tasa lau hamarren murriztu da uztailetik. Azpiko inflazioak gora jarraitzen du, eta %6,3an dago.

Arraindegi bat Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE
Irune Lasa.
2022ko abuztuaren 30a
10:20
Entzun

Albiste ustez on baten atzean kezkarako datuak ezkuta daitezke. Prezioen igoera moteldu egin dela erakusten du gaur INE Espainiako Estatistikak emandako abuztuko inflazioaren datu aurreratuak, baina azpiko inflazioa igo egin da. Urte arteko inflazio tasa %10,4ra apaldu da uztaileko %10,8tik, eta eten eginda azken hilabeteetako goranzko joera.

Apaltze horren muinean erregaien prezioa dago, txikiagoak izan direlako iazko abuztuan garestitu egin ziren salneurrien aldean.

Beste aldean, prezio igoera handiak izan dituzten gaien zerrendan daude, nola ez, argindarra, elikagaiak, jatetxeak eta pakete turistikoak.

Prezioak zertxobait apaldu izanak, hala ere, ez ditu arintzen inflazioaren inguruko kezkak. Batetik, oraindik bi digitutik gora dago urte arteko tasa, eta, bestetik, urte arteko azpiko inflazio tasak —elikagai ez-elaboratuak eta energia gaiak at uzten dituenak— gora jarraitzen du, hiru hamarren igota, %6,3raino, erakutsiz prezio igoerak handiak direla ekonomiaren beste sektoreetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.