Albistea entzun

Lan gatazkak

Glovoko banatzaileek soldatapeko langile behar dutela aldarrikatu du LABek

Gizarte Segurantzaren eta Glovo enpresaren arteko epaiketa hasi da gaur Iruñean. Autonomo gisa ari diren banatzaileek hala segitu behar duten edo soldatapeko langile behar duten ebatziko da auzibidean.

LAB sindikatuak deituta Nafarroako Justizia Jauregian eginiko protesta, gaur.
LAB sindikatuak deituta Nafarroako Justizia Jauregian eginiko protesta, gaur. Iñigo Uriz/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko irailak 1

Gaur hasi da Glovo banaketa enpresaren kontrako epaiketa Iruñeko Auzitegian. Enpresak Gizarte Segurantzari loturik argitzeko dituen kontuak zehaztea da auzibidearen helburua; zehazki, epaileak erabakiko du Glovoko langileak autonomo diren edo ez. Hau da, ebatzi beharko du banatzaile horiek soldatapeko langile behar luketen edo ez. 80 langile daude epaitegira deiturik.

Beste behin, LAB sindikatuak aldarrikatu du Glovoko banatzaileak «langileak» direla, eta ez autonomoak. Protesta gisara, elkarretaratzea egin dute goizean Nafarroako Justizia Jauregiaren aitzinean. Sindikatuak Glovori galdegin dio «legeak betetzea eta kontratuak, kotizazioak eta hitzarmeneko baldintzak ezartzea».

Halaber, LABek azpimarratu du enpresa ez ikusiarena egiten ari dela aspaldi, eta salatu du instituzioak «utzikeriaz» ari direla horrekin. «Instituzioen utzikeria eta Glovoren zigorgabetasuna izugarriak dira. Enpresak, bere kontrako ezin konta ahala epai izanik ere, berdin segitzen du langileei eskatzen beraiek ordain ditzatela kotizazioak». Oroitarazi dute, besteak beste, LABek 2019an jarri zuela Glovoren aurkako lehenbiziko salaketa. Ordutik ari dira enpresarentzat lanean dabiltzan banatzaileen eskubideak aldarrikatzen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Anbulantzia geldirik, igandean istripua izandako Lantziegoko upategi txikiaren aurrean. ©RAQUEL MANZANARES / EFE

Azken hiru urteetan lau pertsona hil dira itota Arabako upategietan

Imanol Magro Eizmendi

Igandeko Eltziegoko istripuan pozoitu zen hirugarren pertsona ondo dago. Anbulantziak iristeko ordubete behar izan zuela salatu dute. 2020an antzeko kasu bat egon zen Lapuebla de Labarcan

Volkswagenek ekoitzitako autoak, lantoki aurreko aparkalekuan ©VW Nafarroa

Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek

Joxerra Senar

Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.

Lanbide indartzea nahi duela dio EH Bilduk. Irudian, Lanbideren bulego bat, Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea

Irune Lasa

Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.

Rosarito eta Marian Ibaeta, erdiko biak, dendaren atarian. / ©Endika Portillo, Foku

Betikoek itxi dute atea, betiko

Jone Arruabarrena, Gipuzkoako Hitza

Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...