Albistea entzun

Hezkuntza

EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren planifikazio dekretuak «bigarren mailan» uzten duela hezkuntza publikoa

Deitoratu dute dekretua «ikastetxe erlijiosoetako patronalen eta ikastola pribatuen» alde pentsatuta dagoela, haien «erreskate ekonomikorako»

EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren planifikazio dekretuak «bigarren mailan» uzten duela hezkuntza publikoa
EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren planifikazio dekretuak «bigarren mailan» uzten duela hezkuntza publikoa Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko irailak 2

Jendaurrean dago unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua, eta, EHIGE sare publikoko gurasoen elkartearen aburuz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren testu horrek ez dakar deus onik ikastetxe publikoentzat; uste dute sare «pribatua eta itunpekoa» indartzeko asmoz ondu dutela propio. Deitoratu dute, besteak beste, lerro bakarreko ikastetxe «pribatuak eta itunduak» funts publikoekin finantzatzen jarraitu ahal izango dela, eta eskola publikoek gutxienez bi talde izan beharko dituztela maila bakoitzeko.

Uste dute planifikazio dekretuak, halaber, aterabide bat eman nahi diela jaiotza tasaren ondorioz ixteko arriskuan egon daitezkeen ikastetxe «itundu eta pribatuei», talde edo gela bat osatzeko gutxieneko ratioak aldatzera egingo baita. «Neurri horrek ez du inolako justifikazio pedagogikorik», salatu dute. Areago, pentsatzen dute «ikastetxe erlijiosoetako patronalen eta ikastola pribatuen» alde pentsatuta dagoela, haien «erreskate ekonomikorako». Ikastetxe horientzako finantzaketa «gehitzeko» asmoa ere ikusi dute dekretuan, eta arbuiatu egin dute hori ere.

Era berean, kritikatu dute dekretuak ez duela bermatzen gaur egun hezkuntza »pribatu-itundua» besterik eskaintzen ez duten udalerrietan aurrerantzean eskola publikoak izatea. Hori aldatzeko «neurri zehatzen» falta ikusi dute. Eta gogoratu dute arrunt larria dela hori oro har, behar baino «eskasagoa» delako eskaintza publikoa. Adibideak jarri dituzte. Zehaztu dute Donostian eta Bilbon, adibidez, eskoletako toki publikoak ez direla %50 ere; Gasteizen %50 dira «justu-justu».

Aintzat hartu gabeko eskeak

Salatu dute, gainera, Hezkuntza Sailak ez dituela aintzakotzat hartu ez beraiek elkarte gisara egindako eskakizunak, eta ezta eskola publikoetako eskola kontseiluetako ordezkariek egindakoak ere. Uste dute «parte hartzearen urraketa» horrekin Hezkuntza Sailak bazter utzi duela hezkuntza lege berria ontzeko hitzartu zen akordioan jaso ziren «printzipioetako» bat.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia erietxearen aurrean egindako protesta. ©Goka Rubio / Foku

Langileek ez dute «hurbiltzeko borondaterik» ikusten Osakidetzaren partetik

Arantxa Iraola

Berriro ere elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen aurrean.

AHTaren obretan aurkitutak gaztelu erromatarraren aztarnak ©Nafarroako Gobernua

AHTaren obrek ondare arkeologikoan eginiko kalteak salatzeko deialdia egin dute, bi soldadu erromatarren mamuen izenean

Isabel Jaurena

Erromatar gaztelu baten aztarnak topatu dituzte Tafallan (Nafarroa), eta Nafarroako Gobernuak AHTaren obrak geldiarazi ditu.

Estitxu Villamor Lomas eta Ortzi Akizu-Gardoki ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bestelako eredu baterako akuilu

Edurne Begiristain

Gasteizko Errekaleor auzoarentzat «mugarria» izan zen duela bost urte Iberdrolak argindar sarerako lotura moztu izana. Ordutik, auzo okupatua burujabea da energia elektrikoari dagokionez, eta bizimodu autogestionatuari esker, aztarna energetikoa murriztea lortu du.

Ortzi Akizu-Gardoki eta Estitxu Villamor Lomas ikerlariak, Errekaleorren. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Kontsumo ohiturak aldatuz egingo da trantsizioa»

Edurne Begiristain

EHUko bi ikertzaileek lehen aldiz kalkulatu dute auzo baten aztarna energetikoa. Gasteizko Errekaleor auzo komunitario eta autogestionatua izan dute aztergai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...