Istripua

Oinezko bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta

Semearekin ospitalera zihoan bikote batek zeraman autoa. Gidaria atxilotu dute, ausarkeriaz gidatzeagatik ustezko zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita.

Bilboko udaltzaingoa, trafikoa antolatzen. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
maddi iztueta olano
2022ko irailaren 5a
12:03
Entzun

Atzo arratsaldean 57 urteko gizon bat hil zen Bilbon, auto batek harrapatuta. Udaltzaingoak adierazi duenez, semearekin ospitalera zihoan bikote batek zeraman autoa.

Arratsaldeko 18:30 aldera jazo zen istripua, Ballets de Olaeta kaleko 14. zenbakiaren parean (Deustu). Autoak oinezkoa harrapatu eta horma bat jo zuen. Antza, gertakariaren ostean agenteek emakumea bakarrik aurkitu zuten ibilgailuan, hainbat lesio eta zaurirekin. Gidaria, berriz, ostera aurkitu eta identifikatu zuten, istripua jazo zen lekutik gertu dagoen IMQ ospitalean.

Udaltzaingoaren arabera, ez dago ez alkohol ez droga arrastorik gidariaren odolean. Dena den, atxilotu egin dute, ausarkeriaz gidatzeagatik ustezko zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.