Albistea entzun

Analisia

Arbuioa eta norabide aldaketa

Txileko konstituzio proposamenari emandako ezezkoa ezustean heldu bada ere, bada hura azaltzen duen arrazoi bat baino gehiago.

Ezezkoaren aldeko hautesleak, igande gauean, emaitzak ospatzen. /
Ezezkoaren aldeko hautesleak, igande gauean, emaitzak ospatzen. / Alberto Valdes/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gabriel Puricelli -

2022ko irailak 6 09:31

Neurri handiko ezustekoa izan da Txileko plebiszituaren emaitza, non 13 milioi txiletarrek baino gehiagok bozkatu duten Batzar Konstituziogileak herriarentzako konstituzio berri gisa proposatutako testua onartzeari buruz. Irailaren 4an, igandean, boto-emaileen bi heren inguruk uko egin zioten 2021eko uztailean %85eko parte hartze historikoarekin aukeratutako batzordeak egindako proposamenari. Badirudi boto-emaileen kopurua bikoizteak azaltzen duela, neurri batean, joera aldaketa, bai 2020koa, Batzar Konstituziogilerako deialdia onartu zenean, baita 2021ekoa ere, konbentzio horretako kideak aukeratu zituztenean. Bi kasuetan, gehiengo handi batek (%80), lehenik, konstituzio berri bat idazteko ekimena babestu zuen, eta, gero, aukera erreformista hori ordezkatzen zuten kideen aldeko botoa eman zuen. Aurreko gehiengo hori erdira murriztu da ehunekoetan, eta milioi bat boto-emaile gutxiagoan geratu da. Funtsezko galdera da nola galdu den hasierako bokazio erreformista hori, baina ez da gutxiago galdetzea nola den posible proposatutako testu konstituzionalaren ontasunak hain gutxi konbentzitzea?

Proposamenaren behin betiko testua ezagutu zenean koalizio erreformistan izandako hausturak ematen du erantzun-zantzu bat: une horretan, zentro-ezkerraren zati batek —Demokraziaren aldeko Alderdien Kontzertazioko gobernuen dozenaka ministro ohik eta haren ondorengo koalizioak, Gehiengo Berriak tartean— testua atzera botatzea erabaki zuen, iritzita hura indarrean sartzea bideraezina zela, eta argudiatuta proposamenak antz gehiago zuela nahi zerrenda batekin zuzenbidearekin baino. Demokristauak, sozialistak, Demokraziaren aldeko Alderdiko kide eta erradikal ugari urrundu egin ziren beren alderdietatik; eta alderdiek baietzaren aldeko kanpaina egiten zuten bitartean, haiek eskuin tradizionaleko eta ultraeskuineko buruzagiek baino aurpegi atseginagoa eman zioten ezezkoaren eremuari, hasieratik eutsi baitzioten erreforma-proposamenari.

Eskuin tradizionalaren eta ultraeskuinaren ekarpena ere garrantzitsua izan da, baina azpimarratu behar da sektore horren nukleo gogorra nekez heltzen dela hautesleen herena izatera. Hau da, ekarpena esanguratsua izan da, baina ez du bere kabuz esplikatzen konstituziogilearen testua baztertzeko aukeraren garaipen ozena.

Aipatutako bi elementuek ez badute beren kabuz azaltzen igandeko hauteskunde-tsunamia, beste elementu bat gehitu behar da. Prozesu eratzailearen egungo fasea (eskuinak Michelle Bachelet presidente sozialistak 2018an bultzatutako erreforma-saiakera blokeatu ondoren) 2019ko azaroan ireki zen, alderdi politiko gehienek, ezkerretik eskuinera, txiletarrei konstituzioaren aldaketari buruz galdetzea adostu zutenean, 2019ko urriaren 18an hasitako eztanda sozialari erantzuteko.

2020ko plebiszitua egin zenean eta 2021ean batzarreko ordezkariak aukeratu zituztenean gorenean zen protesta sozialaren pendulua, eta, hautesleen erdiak mobilizatu zituzten, gehiengo handiak lortuz. Penduluaren mugimendua ordena eskatzeko protestekin batera abiatu zen, eta puntu gorenean zen Txilek presidentetzarako hauteskundeak egin zituenerako. Nahiz eta iritzi publikoaren bilakaera hori agerikoa izan, neurri handi batean protestek eguneroko bizitzan zituen ondorioengatik, batzarreko kideek protestaren energiaz elikatzen zen testu baten aldeko apustua egin zuten beren zenitean, baina horregatik testua ez zetorren bat protestak alde batera utziak zituen gizartearen gogoarekin.

33 urteko demokrazian botoa eman ez zuten txiletarren %35en parte-hartzeak argi eta garbi baieztatu zuen gehiengo soziala ez zela ohikoa. Egoera ekonomikoak eragindako ondoezak (mundu osoan eragiten duen inflazioa pairatzen ari da herrialdea, eta kapital-ihesak eragindako krisia ere), eta herritarren zati batek gobernuarekin duen gogobetetze-ezak egin dute gainerakoa, erreferendum hori, edozein hauteskundeetan gertatzen de bezala, ez baita soilik izan proposamenaren ingurukoa.

Testu konstituzional bat atzera botatzeak ez du esan nahi Txilen inor Pinocheten konstituzioari lotuta geratzen denik. Ezkerretik eskuinera, alderdiak prozesu eratzailearekin jarraitzearen alde agertu dira. Gabriel Boric presidenteak umiltasunez onartu ditu distira kentzen dioten emaitzak, eta prozesu horren bideratzaile gisa proposatu du bere burua, baina aukeratutakoa lehenetsiko duela hitzemanda: gobernatzea eta arazoak konpontzea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gerald Darmanin Frantziak Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa —irudiaren erdian—, gaur, Noumean, bilkura batean ©@GDarmanin

Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian

Ander Perez Zala

Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari.

Zero COVID neurrien aurkako manifestariak, bart, Pekinen. ©MARK R. CRISTINO / EFE

Milaka lagun kalera irten dira Txinan, Zero COVID politiken aurkako protestetan

Paulo Ostolaza

Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean, Pekin hiriburuan. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak.

Peruko presidente Pedro Castillo (erdian), Ministroen Kontseilua berritu ostea, joan den ostiralean, Liman. ©EFE

Peruko Botere Judizialak Castillori eskatu dio estatuko erakundeak bilera batera dei ditzala, adostasuna lortzeko

Mikel O. Iribar

Gobernuaren eta Kongresuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken egunotan; ganberak ezezkoa eman dio presidentearen konfiantza mozioari, eta Ministroen Kontseilua berritu behar izan dute.

Irango emakumeen aldeko protesta, Istanbulen (Turkia), iragan larunbatean. ©EFE / Erdem Sahin

Iranek ez du NBErekin kooperatuko protestetako errepresioa ikertzeko

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio independente bat sortu du mobilizazioen aurkako errepresioa ikertzeko. Mahsa Aminiren hilketaren aurkako manifestazioetan 300 lagundik gora hil dituzte, eta 15.000 herritar atxilotu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.