IRUÑEKO UDALA

Nafarroako bandera erraldoiarekin «diru publikoa xahutu» eta «gainkostuak isilarazi» izana egotzi diote Maiari

Adierazpen instituzionala onartu dute Iruñeko Udalbatzan EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen botoekin

Iruñeko Udalak Foruen plazan jarritako bandera erraldoia. JESUS DIGES / EFE
Ion Orzaiz.
2022ko irailaren 6a
13:10
Entzun

Diru publikoaren xahutzea, opakutasunez jokatzea eta gainkostuak ezkutatu nahi izatea. Hori egotzi diote Iruñeko alkate Enrique Maiari, udalbatzak gaur onartutako adierazpen instituzionalean. PSNren udal taldeak aurkeztu du adierazpena, eta, Nafarroako ikurrari «errespetu instituzionala» adierazteaz gain, udal gobernu taldeak Foruen plazan jarritako bandera erraldoia «diru publikoen xahutzea dela» salatu dute. Horrez gain, Navarra Sumak «opakutasunez» jokatu duela esan dute, «banderaren gastua 100.000 eurotik 180.000ra garestitu dela isilarazteagatik».

PSNz gain, adierazpenaren aldeko botoa eman dute EH Bilduk eta Geroa Baik. Navarra Sumaren bost ordezkariek kontra bozkatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.