Albistea entzun

Elkano

Getarian lehorreratu da Juan Sebastian Elkano, mundu biraren 500. urteurrenean

Ehungarrenez, herri antzezlana egin dute Elkanoren mundu birak bost mende betetzen dituela oroitarazteko.

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 6 09:16

Atzera begirako berezia egin dute Getarian, 1522. urtean eginak oroimenean. Bost mende dira Juan Sebastian Elkanok gidatu zuen ontziak munduari bira eman ziola. 1519an abiatu, eta 1522ko irailaren 6an lurreratu ziren Sanlucar de Barramedan, Espainian. Urteurrena ez da edonolakoa, beraz; eta ezta omenaldia ere –antzezlanak ehungarren aldia du aurten–. 260 herritarretik gora aritu dira emanaldian, orduko estetikari eutsiz.

Lehendik iragarri bezala, berrikuntzak izan dira aurtengoan. Besteak beste, lehenbiziko aldiz emakume bat izan da tripulazioko kideen rolak bete dituztenen artean.

Ikusi gehiago: 500. mundu bira Getarian

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

1 ©ENEKO SALABERRIA / EZEZAGUNA

Ezkilen hotsak badu ahotsa

Ainize Madariaga

Unescok ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Espainiako Estatuko ezkilen eskuzko jotzea. Iruñeko katedraleko, Iurretako, Aretxabaletako eta Oiartzungo kanpai joleek eman dute beren lekukotasuna. Ipar Euskal Herrian ez da haboro ezkila jolerik atzematen.
 ©NATXO MATXIN EDESA / FOKU

«Gizakia anekdota bat da eboluzioan»

Naroa Torralba Rodriguez

Darwin txarto interpretatua izan da: eboluzioa ezin da ulertu espezie orok Lur planetan duen elkarrekiko dependentziarik gabe. Lotura hori erakusten du Ptqk-k zuzendutako Zientzia frikzioa erakusketak.

 ©GEJA KUIKEN

«Bildtsez idatzitako lehen nobela ez dadila azkena izan»

Olatz Silva Rodrigo

Bildts dialektoan idatzitako lehenengo eleberria argitaratu du Gerard de Jongek. Nortasunari eta kidego batekoa izateko sentimenduari buruzko liburua da. Tradizio baten lehenengo urratsa egin duela adierazi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.