Ezbeharra

Hil egin da auto batek atzo Erandion harrapaturiko emakumea

Biktimak 64 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da

Gurutzetako erietxera eraman zuten emakumea, larri. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2022ko irailaren 7a
08:19
Entzun

64 urteko emakume bat harrapatu zuen auto batek atzo Erandion (Bizkaia), Enekuriko errepidean, Bilborako norabidean. Larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera, eta gauerdian hil da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du gertaeraren inguruko beste informaziorik eman, baina Ertzaintza ikertzen ari dela ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.