Ekialde Hurbila

Israelgo armadak palestinar bat hil du tiroz, Ramallahtik gertu

Mailu batekin soldadu bati eraso egin diola argudiatu du

Atzo hil zuten palestinarraren hileta. ALAA BADARNEH, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko irailaren 8a
12:08
Entzun

Israelgo armadak palestinar bat hil du gaur goizean Beitinen, Ramallahn, Zisjordanian. Palestinako Osasun Ministerioak esan du ez dutela identifikatu oraindik. Aste honetan Israelek hil duen zazpigarren palestinarra da.

Israelgo armadak ohar batean argudiatu du palestinarrak aurretik eraso egin diola soldadu bati, mailu batekin, eta, buruan jo badu ere, hark ez duela konortea galdu eta tiro egin diola. Ohar horren arabera, labana bat ere bazeraman palestinarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.