Getxon ustez labanaz izan den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Ertzaintzak ez du informaziorik eman nahi izan, baina goizaldean Gurutzetako Ospitalean ustez labana batekin egindako zauriak zituen pertsona bat ospitaleratu dutela baieztatu du.

Gurutzetako Ospitalera eraman dute erasotua. LUIS TEJIDO, EFE
2022ko irailaren 9a
13:20
Entzun

Gaur goizean Getxon izan den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Goizeko 05:00etan pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ustez labana batekin egindako zauriak zituela. Ertzaintzak albiste agentziei baieztatu die hori gertatu dela eta ikerketa bat abiatu duela hori argitzeko, baina ez du baieztatu labankada bat izan denik.

El Correo egunkariak, baina, argitaratu du pertsona horrek labana batekin egindako zauriak zituela aurpegian eta lepoan. Gaineratu duenez, kutxazain batean lo zegoela egin diote eraso, eta odolusten ari zela aurkitu dute, konorterik gabe. Egunkari horren arabera, 25 urte ditu erasotuak, eta Ertzaintza erasotzaileen bila ari da; inguru horretan zegoen pertsona bat identifikatu dute, zer ikusirik ote duen jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.