Istripua

Hil egin da atzo San Martin Unxen zaurituriko gidaria

41 urteko gizonezkoak traktore baten atoiarekin egin zuen talka, eta ZIUn sartu zuten atzo.

Traktore baten atoiaren kontra jo zuen autoa, atzo. FORUZAINGOA
2022ko irailaren 10a
12:40
Entzun

San Martin Unxeko (Nafarroa) gidari batek istripua izan zuen atzo, traktore baten atoiarekin talka egin zuenean. Buruan kolpe handia zuela ZIUra eraman zuten larri, eta gaur hil da, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

A. D. F. hizkiekin identifikatu dute foruzainek, eta, zehaztu dutenez, 41 urte zituen. San Martin Unxen bertan gertatu zen istripua, Lizarra, Tafalla eta Zangoza (Nafarroa) lotzen dituen NA-132 errepideko 43. kilometroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.