Indarkeria matxista

Espetxeratu egin dute sexu eraso bat egiteagatik atzo Iruñean atxilotutako gizona

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean langile bati sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako gizonarentzat behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxeratu du Iruñeko guardiako epaileak. Biktimarekiko 300 metroko urruntze neurria ere ezarri dio.

Indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratze bat. IDOIA ZABALETA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko irailaren 10a
15:16
Entzun

Iruñeko guardiako epaileak behin-behinean espetxeratu egin du sexu eraso bat leporatuta atzo Iruñean atxilotu zuten gizonezkoa. Atzo, 42 urteko gizonezko bat atzeman zuen Foruzaingoak, herenegun Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko egoitzetako batean emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Gaur epaileak espetxeratzeko agindu du: komunikatua eta fidantzarik gabekoa izango da espetxeratzea.

Ebazpen judizialean, epaileak biktimarekiko 300 metroko urruntze neurria ezarri dio atxilotuari. Epailearen arabera, egindako ikerketen arabera zantzua nahikoak daude atxilotuari sexu eraso batekin lotutako delitu bat egozteko. Epaileak azaldu duenez, «kriminalitate zantzu sendoak daude; izan ere, hainbat lekukok gizon bat deskribatu zuten Unibertsitate Ospitaleko instalazioetan, sexu erasoaren egunean». Epaileak gogoratu du, halaber, lekuko batek erasotzailea identifikatu egin zuela polizia etxean argazki errekonozimendua egin zutenean.

Epaileak gaineratu du espetxeratzeko erabakia «proportzionala» dela prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko, delitua berriro egingo duela saihesteko eta ezarritako zigorraren larritasunaren aurrean ihes egiteko arriskua saihesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.