Sexu gehiegikeria

Gizonezko bat atxilotu dute Angeluko hondartzan, jendaurrean masturbatzeagatik

Larunbatean atxilotu zuten gizona. 72 urte ditu, eta ukatu egin du inoren aurrean masturbatu izana. Epailearen aurrean deklaratzera deitu dute.

Angeluko hondartza, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko irailaren 12a
13:12
Entzun

72 urteko gizonezko bat atxilotu dute asteburuan Angelun (Lapurdi), hainbat lagunen aurrean masturbatzea egotzita. Hondartzan gertatu da, larunbat eguerdian. Zabaldutako informazioaren arabera, gizona hondartzako parasolen ondoan aritu zen masturbatzen, hainbat pertsona alboan zituela. Lauk biktimatzat jo dute beren burua, eta horietako bik salaketa jarri dute.

Are, biktimetako batek gertatutakoa grabatu zuen sakelakoaz, ondotik froga gisara aurkezteko. Hala eta guztiz ere, atxilotuak ukatu egin du halakorik egin izana. Epaitegira joan beharko du, deklaratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.