Albistea entzun

Aire garraioa

Abuztua bidaiariz betea izan dute Hegoaldeko aireportuek

656.633 bidaiarik erabili dute lau aireportuetakoren bat, eta 2019ko abuztuan baino %5,2 bidaiari gehiago zenbatu dira. Merkantzien garraioan hazkundea izan du Forondak.

Hegazkin bat Hondarribiako aireportuan.
Hegazkin bat Hondarribiako aireportuan. Maialen Andres Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2022ko irailak 12

Gune turistikoetan soilik ez, Hego Euskal Herriko aireportuetan ere jendetza ibili da joan-etorrian aurtengo abuztuan. Hilabete bakarrean 656.633 bidaiarik erabili dute lau aireportuetakoren bat, aise gaindituz pandemiak baldintzatutako iazko abuztuko kopuruak.

Iaz baino 194.438 bidaiari gehiago hartu dituzte Hegoaldeko aireportuek (+%42,1); eta gainditu egin dituzte 2019. urteko kopuruak ere, zeinak erreferentziarako egokiagoak izan daitezkeen. Abuztu hartan baino %5,2 bidaiari gehiago ibili dira aireportuetan.

Loiuko aireportuak, abuztuan berriz ere, milioi erditik gora bidaiari hartu ditu: iaz baino %40 bidaiari gehiago (572.094), eta 2019an baino %1 gehiago. Ehunekoetan igoera handiena, hala ere, Hondarribiko aireportuan izan da: iazko abuztuan baino %113,7 bidaiari gehiagok erabili dute Gipuzkoako aireportua (42.231 pertsonak), eta, 2019. urteko abuztuarekin alderatuta, %77koa izan da igoera.

Forondako aireportuan ere igoera nabarmena izan da bidaiarien kopuruetan. Aurtengo abuztuan ia 27.000 lagunek erabili dute, iaz hilabete berean baino %39,9 gehiagok, eta 2019ko abuztuan baino %37,9 gehiagok. Noaingo aireportuan, berriz, hazkundeak apalagoak izan dira. Nafarroako aireportutik iazko abuztuan baino %5,4 bidaiari gehiago pasatu dira hilabete honetan, eta 2019ko hil berean baino %8,3 gehiago.

Hegaldiei dagokienez, Hegoaldeko aireportuetan iazko abuztuan baino %17,3 aireratze eta lurreratze gehiago zenbatu dituzte, 2019ko abuztuan baino %2,8 gehiago. Hala ere, operazio kopuruak behera egin du Bizkaiko aireportuan (%1,8), 2019ko abuztuaren aldean. Alderaketa horretan, beste hiru aireportuek %10etik gorako hazkundea izan zuten lurreratze eta aireratzeetan.

Merkantzia garraioan, berriz, Foronda da oraindik ere, alde handiz, lehen euskal aireportua, eta nabarmen hazi zaio negozioaren zati hori. Iaz baino %8,4 merkantzia gehiago pasatu dira Arabako aireportutik, eta 2019ko abuztuan baino %30,6 gehiago. Urte hasieratik abuzturaino pilatutako kopuruetan ere %15,4 hazkundea izan du merkantzien garraioak Forondan.

Aldiz, Loiutik merkantzia gutxiago pasatu da abuztuan, bai iazko abuztuarekin alderatuta (-%12,7), bai 2019koarekin ere (-%43,6). Urtarriletik abuztura izandako kopuruetan ere jaitsiera izan du: -33,1 gutxitu dira merkantziak 2019ko pilatuaren aldean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Mitxel Lakuntza, atzo.</b> ELAko buruak aldarrikatu du grebak direla akordio onak lortzeko modurik onena. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Azken bi urteetan oinarrizko elikagaien prezioa %25,2 igo dela kalkulatu du ELAk

I. M. E.

Sindikatuko ikerlarien ustez, Hego Euskal Herriko inflazioa %4,1ekoa izango da aurten. Euskal bankuen mozkinak %50etik gora igo dira
Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko arduraduna eta Igor Arroyo koordinatzaile orrokorra, atzo. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Sozietateen gaineko zerga igotzeko garaia dela esan dio LABek Jaurlaritzari

I. V. G.

Salatu du egungo zerga ereduak langileen zama handitzen duela, eta zerbitzu publikoak ahuldu
Trafikoa Donostiako erdigunean. ©Jon Urbe / Foku

Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek

Iker Aranburu

Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.