Albistea entzun

Karabakh Garaia

Gutxienez 49 pertsona hil dira Azerbaijango mugan izandako borroketan

Armeniako Defentsa Ministerioaren arabera, Azerbaijanek bonbardatu egin ditu bart Gorisko, Sokeko eta Jermukeko azpiegitura militarrak. Azerbaijanen esanetan, ordea, Erevanek hasi du erasoa.

Nikol Paxinian, Armeniako lehen ministroa, artxiboko agazki batean. /
Nikol Paxinian, Armeniako lehen ministroa, artxiboko agazki batean. / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko irailak 13

Borrokak piztu dira bart Armenia eta Azerbaijan arteko mugan, eta, ohikoa duten moduan, bi estatuek elkarri egotzi diote erantzukizuna. Armeniako Defentsa Ministerioak ohar batean zabaldu duenez, Azerbaijanek bonbardatu egin ditu bart Gorisko, Sokeko eta Jermukeko azpiegitura militarrak, eta gutxienez 49 pertsona hil ditu —ez dute argitu hildakoak militarrak edo zibilak diren—. «Azerbaijango tropek droneak eta irismen luzeko armak erabili dituzte. Armeniako indarrek proportzionalki erantzun dute», salatu du Erevanek komunikatuan.

Aldiz, Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, Erevanek «ekintza subertsiboak» egin ditu mugako Dashkesan, Kelbajar eta Lachin herrietan, eta eraso egin die mugako gune militarrei. Bakuk salatu du hildakoak izan direla erasoaldian, baina xehetasun gehiagorik eman gabe. Azerbaijango iturrien arabera, bi aldeek su eten bat adostu zuten astelehen gauean, lehen erasoen ostean, baina bertan behera geratu zen handik minutu gutxira.

Goizaldean baretu dira borrokak, eta, Errusiarekin hitz egin ostean, Erevanek iragarri du «egoera lasaitzeko urratsak egitea» adostu dutela. Errusia izan da orain arteko su etenak bideratu dituena, baita Armeniaren aliatu nagusia ere Azerbaijanekin duen gatazkan.

2020an gerra amaitu zenetik, aldiro izan ohi dira borrokak mugan. Joan den astean, Armeniak egotzi zion Azerbaijani soldadu bat tiroz hil izana. Abuztuan, berriz, Azerbaijanek salatu zuen soldadu bat hil ziotela, eta Karabakh Garaiko Errepublikako presidente Araik Harutiunianek Azerbaijani leporatu zion bi militar hil eta beste hamalau zauritu izana.

2020ko irailaren amaieran piztu zen azkenengoz bi estatuen arteko gatazka. Ordu hartan, Nazio Batuen Erakundearen arabera, mila hildako baino gehiago izan ziren, eta milaka ilagunek utzi behar izan zuten etxea borroken ondorioz. Borrokak azaroan amaitu ziren, Errusiaren bitartekaritzarekin bi aldeek su etena sinatu baitzuten. Akordio hartan, Armenia irten zen galtzaile, Azerbaijanen itzuli behar izan baitzizkioten hainbat eskualde: besteak beste, Aghdam, Gasakh, Kelbajar eta Lachin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.
Xebekinoko bonbardaketan hondatutako ibilgailu bat. Gutxienez lau pertsona zauritu zituzten erasoan. ©EFE

Errusiak egindako «krimenak» ikertzeko eskatu du Wagnerrek

Arantxa Elizegi Egilegor

Armadari «sabotajea egitea» egotzi dio talde paramilitarreko buruak Defentsa ministroari. Luhansk bonbardatu eta bost pertsona hil ditu Kievek, Moskuko iturrien arabera
Zenbait manifestari Brasilgo bandera eusten, odolez zikinduta, lege proiektuaren aurkako manifestazioan, Sao Paulon. ©Andre Coelho / EFE

Lur indigenen aitortza mugatzen duen lege proiektu bat onartu du Brasilgo behe ganberak

Maddi Iztueta Olano

Senatuak bozkatu behar du orain, eta, onartzen badu, Brasilgo presidente Luis Inacio da Silva 'Lula'-ren esku egongo da hori onartzea edo betoa jartzea. Legeak baimena emango luke lur indigenetan labore transgenikoak ereiteko.

Alemaniako armadako gerraontzi bat, Helsinkiko portuan amarratuta, apirilaren 14an. ©KIMMO BRANDT / EFE

NATOk ariketa militarrak hasi ditu Artikoan, eta Finlandia babesteko konpromisoa hartu du

Mikel O. Iribar

Wagnerreko buruak fiskaltzari eskatu dio iker ditzala Errusiako Defentsa Ministerioko goi agintariek Ukrainako inbasioaren aurretik eta bitartean egindako «krimenak». Moskuren arabera, Ukrainako armadak gutxienez bost pertsona hil ditu Luhanskeko herri errepublikan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...