Energia

Irungo gasbidearen ahalmena handitzeko konpresorearen alde dago Madril

Espainiako Gobernuak iragarri du EAJren eskaera babesten duela, eta Irungo gasbidearen gaitasuna handitzeko konpresorea egiten lagunduko duela.

Euskodour mugazgaindiko gas loturaren hasieran Irunen. GORKA RUBIO / FOKU
xabier martin
2022ko irailaren 14a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Kongresuan iragarri du babes hori Teresa Ribera Energia ministroak, EAJko diputatu Idoia Sagastizabalen eskaerari erantzunez. Riberak berretsi du Irun (Gipuzkoa) eta Arrangoitze (Lapurdi) lotzen dituen Euskadour gasbideak bere gaitasun osoa lor dezan konpresore berri bat behar duela, eta hura eraikitzearen alde dagoela.

«Azpiegitura guztiek beren onena emateko neurriak» hartu behar direla esan dio Sagastizabalek Espainiako Energia ministroari, eta «eskura dauden energia berde eta berriztagarri guztiak» bateratu behar direla, erregulazioak eskaera har dezan oinarri. Bezero kontsumitzailea ekoizle kontsumitzaile bihurtuko den formulen aldeko apustua eskatu dio, era berean, EAJko diputatuak Espainiako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.