Albistea entzun

Zinema

Irene Papas aktore greziarra hil da

Mende erdiko ibilbidean, antzerkian eta zineman aritu zen, eta batez ere pantaila aurrean egindako lanak eman zion oihartzuna mundu zabalean.

Irene Papas, 2005ean, Taorminako jaialdian, Italian.
Irene Papas, 2005ean, Taorminako jaialdian, Italian. CLAUDIO ONORATI/ EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2022ko irailak 14 14:06

Irene Papas aktore greziarra (Chiliomodi, 1926) gaur hil da, 96 urterekin, Greziako Kultura Ministerioak jakinarazi duenez. Alzheimerra diagnostikatu zioten 2018an.

Papas XX. mendean Grezian sortutako aktorerik ezagunena izan zen, eta kultur ikono bilakatu zen bere herrialdean. Izan ere, antzerkian mitologia grekoko pertsonaia ezagunak interpretatu zituen: Antigona, Elektra, Medea, Penelope... Oholtza gaineko lana pantaila aurrekoarekin uztartu zuen 1950eko hamarkadan, baina mundu zabaleko ospea 60ko urteetan iritsi zitzaion, nazioartera jauzi egin, eta Hollywoodeko eta Europako koprodukzioetan lanean hasi zenean, hain zuzen ere. The Guns of Navarone drama epikoak (J. Lee Thompson, 1961), Electra (Michael Cacoyannis, 1962) Euripidesen tragedian oinarritutako tragediak eta Zorba the greek (Yorgos Yavella,1964) Nikos Katzantzakisen nobelaren egokitzapenak Oscar sarietarako izendapenak eta sariak eskuratu zituzten, eta horrekin batera, Papas izar bilakatu zen mundu guztian.

Hain zuzen ere, 1967an militarrak boterera iritsi zirenean Grezian, Papasek eta beste beste hainbat artistak alde egin zuten herrialdetik. Lehendabizi Italiara jo zuen, eta gerora New Yorkera, eta bi herrialde horietako zuzendari ezagunekin egin zuen lan: Martin Ritt, Franco Zefirelli, Francesco Rosi. Era berean, Costa Gavras herrikidearen Z film politiko mugarriko protagonistetako bat ere izan zen. 1974an, diktaduraren erorketarekin, bere herrialdera itzuli zen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Nelly Arcan idazle quebectarra (1973-2009). ©ADAM BILINSKI

Luxuaren azpietatik

Itziar Ugarte Irizar

Literatura ikasketak egin artean luxuzko 'scort' lanetan aritu zen Nelly Arcan idazlea, eta garai hartan ikusitakoak garratz aletu zituen 'Puta' bere lehen eleberrian. Euskarara ekarri berri dute.
Michael Jacksonek 24 urte zituen <em>Thriller</em> kaleratu zuenean. ©BERRIA

Pop musika irauli zuen diskoa

Mikel Lizarralde

1982an argitaratu zuen Michael Jacksonek 'Thriller', eta, 40 urte geroago, historian gehien saldutako diskoen artean segitzeaz gain, kantariaren obra nagusia da. Hainbat bitxikeriarekin berrargitaratu berri dute.
 ©NEVER FOR EVER

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.