HEZKUNTZA

Prozedura administratiboa abiarazi dute Nafarroan, ebazteko sexu bereizketa egiten duten eskolek «legea urratzen duten ala ez»

Elma Saiz bozeramaileak berretsi du «ikastetxeen finantzaketa ituna bertan behera uzteko motibo» izan daitekeela ikasleak sexuaren arabera bereiztea.

Redin-Miravalles ikastetxea, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2022ko irailaren 14a
14:22
Entzun

Nafarroako Gobernuak prozedura administratiboa abiarazi du Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxe erlijiosoek LOMLOE legea urratzen duten ala ez ebazteko. Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza zerbitzuak aste honetan jakinarazi duenez, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzte bi ikastetxe horiek. Lehen Hezkuntzan, segregazio hori «era progresiboan» bukatzeko hitzarmena sinatua dute Nafarroako Gobernuarekin: horren arabera, ikasgela mistoak eskaintzen dituzte Miravalles-Redinek eta Irabia-Izagak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, eta, 2026-2027ko ikasturterako, hezkuntza mistoa maila guztietara zabaldu nahi dute. Horren truke, Lehen Hezkuntzako finantzaketa ituna bermatua dute ikastetxeok datozen bost urteetarako.

Batxilergoan, ordea, ikasleak sexuaren arabera banatzeak LOMLOE hezkuntza legea urratzen duela uste du Nafarroako Gobernuak, eta prozedura administratiboa zabaldu du, Saizek azaldu duenez, «ikuskaritza zerbitzuak egiaztatutako gertakari horien xehetasunak neurtzeko». Prozesua burututa, Batxilergoko finantzaketa ituna bertan behera uzteko erabakia har dezake gobernuak.

Hala ere, prozesua ez da berehalakoa izanen. Lehenik eta behin, ikuskaritza zerbitzuaren txostena igorriko dute bi ikastetxeetara, eta epe bat zabalduko dute, zuzendaritza taldeek alegazioak aurkez ditzaten. Horren arabera, zirt edo zart eginen du Hezkuntza Departamentuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.