Polizia

Foruzaingoak isuna jarri die hamabi Ferrariren gidariei orduko 150 kilometroko abiaduran gidatzeagatik

Radar batek atzeman ditu luxuzko autoak, Iruñetik Logroñorako A-12 errepidean

Foruzaingoa, Legardan (Nafarroa), Ferrarien gidariei isunak jartzen. FORUZAINGOA
2022ko irailaren 20a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamabi Ferrari bata bestearen atzetik, eta hamabi isun bata bestearen atzetik. Foruzaingoak isun bana jarri die luxuzko hamabi autoren gidariei Nafarroan, radar bati esker orduko 150 kilometroan edo azkarrago gidatzen ari zirela atzeman eta gero. A-12 errepidean harrapatu dituzte, Logroñorako noranzkoan.

Frantziarrak dira gidariak, eta Iruñeko hotel batean igaro dute gaua. Poliziak Legardako gasolindegi batean geldiarazi ditu autoak, isunaren berri emateko. 300-400 eurorainokoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.