Lanbideren tartea

Lanbidek 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu, enplegurako prestakuntza-erakundeek berrikuntzan inbertitu ditzaten

Laguntzek xede dute baliabideak eta instalazioak egokitzea euskal enpresa-sarearen behar berrietara

Lanbide 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu. LANBIDE
2022ko irailaren 21a
09:29
Entzun

Lanbide 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu. Laguntzek xede dute, 2022an zehar, enplegurako prestakuntza-erakundeen berrikuntza-inbertsioa finantzatzea; zertarako eta aipatutako erakundeek baliabide eta instalazio eguneratuak eskuratu ditzaten (euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokituak).

Lanbidek akordio berritzailea berretsi du, 2022ko diru-laguntzen deialdia sustatzeko. Halaber, laguntzek helburu dute EAEko enplegurako prestakuntza-erakundeek eginiko berrikuntza-inbertsioa finantzatzea.

Akordio honek sustatu nahi du aipatu erakundeek beren instalazioak, zuzkidurak eta prestakuntza-baliabideak eguneratzea (bat etortzeko produkzio-sarearen sektoreetan gauzatzen ari diren aurrerapenekin); zertarako eta prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileek ezagutu eta erabili ditzaten enpresek erabiltzen dituzten ekoizpen-baliabide aurreratuenak. Akordioak, beraz, aukera ematen du lan-merkatuan langile profil hau txertatzeko: egitura eta ekoizpen-bitarteko berrietara egokitutako prestakuntza jaso duten langileak. Helburua lortze aldera, Lanbidek zazpi milioi euro bideratuko (izan ere, Lanbidek berak du enplegurako prestakuntza-programak kudeatzeko ardura).

Hainbat faktorek behartu egiten dute, gero eta ingurune espezializatuagoetan eta konplexuagoetan, ikasteko metodo berritzaileak izatera, ikasleek eskuratutako ezagutzaren benetako transferentzia errazteko eta enpresen espezializazio-maila handitzeko. Aipatu faktoreen artean honakoak daude: berrikuntza teknologikoen aurrerapenetik eratorritako profil profesional berriak; produkzio-prozesuen gero eta automatizazio handiagoak; antolaketa- eta kudeaketa-mota berriak; hiru trantsizioen esparruan merkatu-nitxoak agertzea; eta, azkenik, egungo tekniken eraldaketa azkarra.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak ezinbestekotzat jotzen du langabeen zein landunen prestakuntzan laguntzen duten erakundeek baliabide eta instalazio eguneratuak eskuratu ditzaten (hain zuzen ere, euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokitutako baliabideak eta instalazioak), zertarako eta prestakuntza-ekintza berriak eman ahal izateko. Eta, horretarako, ezinbestekoa da, aldez aurretik, erakunde horiek beharrezko azpiegitura-zuzkidura berriak eskuratzea (lan-merkatuko profil profesional berriak prestatzeko).

EHAAn argitaratzea: 2022/09/20.

Eskabideen epearen hasiera-data: EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2022/09/21).

Eskabideen amaiera-data: 2022/10/30.

Informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/diru_laguntza/2022/berrikuntzaren-gaineko-inbertsioa/

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.