Albistea entzun

Bernardo Atxaga izanen da Sumar plataformako kultura arloaren arduraduna

Arantxa Elizondo EHUko doktorea feminismo eta berdintasun saileko burua izanen da. Yolanda Diazek aurreratu zuen Sumar plataforman euren arloan ezagunak diren profesionalak nahi dituela.

Bernardo Atxaga, artxiboko irudi batean
Bernardo Atxaga, artxiboko irudi batean Emilio Naranjo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2022ko irailak 23

Yolanda Diazek, Espainiako presidenteordeak eta Lan ministroak, gaur aurkeztu ditu Sumar plataformako 35 kideak. Ezkerreko hautagaitza bat osatu nahi du Podemosen bozeramaile izan zenak. Horien artean daude, bertzeak bertze, Bernardo Atxaga idazlea eta Arantxa Elizondo Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea. Diazek aurreratua zuen euren arloan ezagunak diren profesionalak nahi zituela plataforman gaien analisi eta eztabaida taldeen buru izateko. Diazen erranetan, 35 arduradunek «sareak josten eta elkarrizketan jarduten» jakinen dute.

Hemeretzi emakume eta hamasei gizon izanen dira Diazek orain dela hilabete batzuk hasitako galdeketa prozesuaren ondorioak ebatziko dituztenak. Hala, Atxaga, kultura arloaz arduratuko da. Elizondo, bere aldetik, feminismoaren eta berdintasunaren sailaz arduratuko da. Zientzia politikoetan eta soziologian lizentziatua da, eta Emakundeko idazkari nagusia izan zen.

Diazek joan den uztailean aurkeztu zuen Sumar proiektua, zeinarekin datozen hauteskunde orokorretara aurkezteko asmoa duen. Plataformaren helburua Espainiarako «herrialde proiektu» bat garatzea da. Kontzeptu horrekin lotuta, Diazek nabarmendu du Espainian lau herrialde proiektu izan dituztela. Lehenbizikoa Adolfo Suarezena «demokraziara trantsizioa» egiteko; bigarrena Felipe Gonzalezena «ekonomia eta instituzioak modernizatzeko»; hirugarrena Jose Maria Aznarrena «arlo ekonomiko eta soziala liberalizatzeko»; eta azkenik Jose Luis Rodriguez Zapaterorena «ongizate estatua osatzeko». Adierazi du, ez duela erran nahi horiekin «bat egiten» duenik, baina nabarmendu du «norabide» bat zutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

PSNko eta UPNko kideen arteko bilera, gaur goizean. ©FOKU

PSNk baztertu egin du UPNrekin akordio bat egitea, eta EH Bildurekin elkartuko da

Iosu Alberdi

Alzorrizen hitzetan, EH Bildurekin ere ez dute gobernua negoziatuko. Geroa Baik EH Bilduren hautagaia babestuko du Eguesibarren.

Andoni Ortuzar, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. ©Monika del Valle / Foku

Ortuzarrek adierazi du Iriarteren proposamena ez dela «arrazoizkoa»

Iosu Alberdi

Urruzunoren esanetan, «legitimoak» dira EH Bildu gabeko gehiengoak, baina azaldu beharra dago norekin eta zertarako egiten diren.

Ertzainak ekitaldi bat jagoten Gasteizen. ©David Aguilar / EFE

ELAk "polizia ereduari" egotzi dizkio Ertzaintzaren barne arazoak

Gotzon Hermosilla

Mitxel Lakuntzak esan duenez, Ertzaintzan ideologia guztietako kideak daude, «baita eskuin muturrekoak ere»

Dozenaka torturatuk otsailean Donostian eginiko agerraldia. ©A. CANELLADA / FOKU

Salatu dute Jaurlaritzak Torturaren Aurkako Eguneko ekitaldiak atzeratu dituela

Jon O. Urain

Egiari Zor-en arabera, Justizia Sailaren azalpena da «alderdien konfrontaziorako elementuak sortzea eragotzi» nahi duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...