Alderdiak

EH Bilduk Maddalen Iriarte proposatu du Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Maiatzeko foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko erronka «onartu» du Iriartek, betiere koalizioaren barne prozesuaren irizpideak errespetatuz

Maddalen Iriarte, ostegunean, Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan. RAUL BOGAJO / FOKU
joxerra senar
2022ko irailaren 24a
13:27
Entzun

Ofiziala da. EH Bilduko zuzendaritzak bere militanteei proposatu die Maddalen Iriarte izatea Gipuzkoako zerrendaburu datozen foru hauteskundeetan. Gaur egungo legebiltzarkidea Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai litzateke, baldin eta oinarriek proposamena babestuz gero.

Twitter bidez baieztatu du Iriartek prest dagoela erronkari aurre egiteko.

Proposamen horrekin, foru eta udal hauteskundeetan lurraldeetako eta hiriburuetako azken hautagai nagusia hautatzeko pausoa eman du EH Bilduk. Izan ere, Gipuzkoako ahaldungai nagusia zein izango zen jakitea falta zen. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak aurreratua zuen emakumea izango zela.

Bizkaian, Iker Casanova legebiltzarkidea izango da ahaldun nagusi izateko hautagaia, eta Maria del Rio Alternatibako kidea Bilboko alkategaia. Araban, berriz, azken urteetako lanaren segida izango dira Eva Lopez de Arroiabe batzarkidea eta Rocio Vitero Gasteizko zinegotzia. Donostiako alkatetzarako, Juan Karlos Izagirre alkate ohia proposatu du.

Nafarroan, berriz, Laura Aznal parlamentaria izango da zerrendaburu, eta Joseba Asiron Iruñeko alkategai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.