Ezbeharra

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2022ko irailaren 26a
08:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo arratsaldean 24 urteko gazte bat hil zen Donibane Lohizunen (Lapurdi), auto istripu batean. Poliziak ikerketa bat zabaldu du gertatutakoa argitzeko, eta jakinarazi dute auto berean zihoazen beste bi gazte ere, 23 eta 25 urtekoak, ospitaleratu egin behar izan dituztela. Larri daude biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.