Lehortea Euskal Herrian

Krisi egoeratik alerta egoerara itzuli da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik

Neurriak doi bat malgutu ditu prefeturak, baina oraindik indarrean dira murrizketa gehienak. Azken egunotako euriteek eta tenperaturen apaltzeak egoera hobetzea ahalbidetu dute.

Ortzaizeko Laka erreka, lehorrik, uda honetan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko irailaren 27a
16:30
Entzun

Lehorteari aitzin egiteko batzordea osatu zuen Pirinio Atlantikoetako prefeturak uda honetan, eta bosgarren batzarra egin berri dute. Iragarri dute krisi egoeran ziren Ipar Euskal Herriko 95 herriak berriz alerta egoerara pasatu dituztela; hots, hozka bat apalago den arrisku mailara. Horiek horrela, neurriak pixka bat malgutuko dituztela erran dute; nahiz eta ez duten oraino zehaztu hemendik aitzinakoak zein izanen diren.

Prefeturak agiri batean esplikatu du azken egunotako euri kopuruari esker eta tenperaturen apaltzeari esker doi bat hobetu dela lehorte egoera. Halere, «adi» egotea ezinbestekoa dela erran dute, erreka batzuk oraino lehorrak direlako. Hala, tentsio egoerak urri bukaera arte iraun dezakeela uste dute. Anartean, herritarrei dei egin diete «arduraz» jokatzeko, eta urik debalde ez xahutzeko eskatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.