Albistea entzun

Memoria historikoa

Kontzentrazio esparru nazietako hamabi preso gogoratu dituzte Barakaldon

Alazne eskolako ikasle talde batek egin du ikerketa lana eta proposamena, eta udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute. Hego Euskal Herriko 250 herritar baino gehiago eduki zituzten preso naziek, eta horietatik 113 gutxienez hil ziren.

Tupustarrietako batean, senideak eta ordezkari instituzionalak, gaur, Barakaldon.
Tupustarrietako batean, senideak eta ordezkari instituzionalak, gaur, Barakaldon. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel P. Ansa -

2022ko urriak 1

Barakaldoko hamabi herritar, gutxienez, preso eduki zituen Alemania naziak Bigarren Mundu Gerran antolatu zituen kontzentrazio esparruetan. Haien izenak berreskuratu dituzte Barakaldoko (Bizkaia) Alazne ikastetxeko ikasleek, eta gaur eguerdian omenaldia egin diete, stolpersteine oroigarriak jarrita lurrean. Hildakoen bizitokien inguruetan jarri dituzte.

Stolpersteine-k tupustarria esan nahi du alemanez. Gunter Demnig artistari otu zitzaion ideia, eta 1995ean hasi zen era horretako harriak jartzen kaleetan, bere kasa, inolako babes instituzionalik gabe, nazismoak hildako herritarrak oroitarazteko. Harri horiek koska bat altuago egoten dira, propio, estropezu egiterakoan memoria aktibatzeko.

Euskal Herrian, orain arte, Busturian bakarrik jarri izan dute halako tupustarri bat. Angel Lekuona, kontzentrazio esparru batean hildakoa, oroitarazteko jarri zuten, aurten bertan. Lekuonaren familiak sustatu zuen. Barakaldokoa, beraz, nazismoaren hildakoen inguruan halako ariketa bat egin den lehen aldia izan da. Eta berezia da, baita ere, eskola bateko ikasleek garatu dutelako, Jagoba Alvarez irakaslearen ekinbidez.

Hamabi izen, hamabi atari

Barakaldoko sei herritarren berri zuten, baina ikerketan zehar nazismoak hildako beste sei ezagutu dituzte: Eugenio Alarcia Obregon, Julian Aparicio Baranda, Luis Arranz Izquierdo, Juan Arregi Olano, Emilio Cuevas Alonso, Nicolas Martin Gonzalez, Jose Luis Mazo Samano, Demetrio Morales, Gerardo Moro, Segundo Rubianes Castroviejo, Felix Urrutia eta Martin Veiga Uzcati.

Haietatik zazpi behintzat Mauthausen-Gusen-eko kontzentrazio esparruan hil ziren: Mazo, 1942ko apirilaren 16an; Martin, 1941eko irilaren 4an; Alarcia, 1942ko urtarrilaren 2an; Aparicio, 1941eko azaroaren 21ean; Urrutia, 1941eko urtarrilaren 27an; Rubianes, 1941eko abenduaren 9an; eta Moro, 1942ko apirilaren 16an. Arranz, Cuevas, Arregi eta Morales askatu egin zituzten azkenean. Veigari zer gertatu zitzaion ez dute argitu ahal izan.

Barakaldoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du Alazne eskolako ikasleen ekintzak. Eta ekitaldian izan dira, gaur eguerdian, Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehendakariordea eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea. Naziek hildako hamabi lagun horietako batzuen senideek ere parte hartu dute ekitaldian.

Gogora Institutuak egindako ikerketa baten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 253 herritar gutxienez egon ziren nazien kontzentrazio esparruetan; hamar emakumezkoak ziren horietatik. Haietatik 113 hil ziren, gutxienez. Apenas ikertu da horien inguruan, eta haiei buruzko memoria ariketarik ere ez da ia proposatu Euskal Herrian orain berri arte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.
Atzo Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako agerraldia; Iratxe Retolazak eta Leire Vargasek irakurri zuten adierazpena. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi Arantxa Iraola

Euskalgintzako hainbat pertsona ezagun batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak; adierazi dute euskara eta euskal kultura behar dituela ardatz Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Osakidetzako krisia areagotu du beste arduradun baten dimisioak

Ion Orzaiz

Kargua utzi du Adolfo Begiristainek, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.