PENTSIODUNAK

Zerbitzu soziosanitario duinak aldarrikatu dituzte pentsiodunek

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte mobilizazioak, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean.

Pentsiodunen Mugimenduak Donostian egindako manifestazioa. JON URBE / FOKU
inaut matauko rada
2022ko urriaren 1a
19:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon mobilizazioak egin dituzte gaur pentsiodunek, eta gertuko zerbitzu soziosanitario publiko eta duinak bermatzeko beharrezko baliabide ekonomiko eta humanoak aldarrikatu dituzte, besteak beste. «Eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen», esan zuten.

Osasun eta gizarte zerbitzu duinak aldarrikatzeaz gain, gutxieneko pentsioak osatzea eskatu dute, baita krisi ekonomiko, energetiko eta klimatikoari aurre egiteko neurriak hartzea ere. Bestalde, pentsioak erosahalmena galtzen ari direla esan dute, inflazioagatik eta 21/2021 legeko balioa handitzeko indize berriaren aplikazioagatik.

Jon Fano pentsiodunen mugimenduko bozeramaileak Bilboko manifestazioaren ostean adierazi du pertsona guztiek dutela eskubidea bizi baldintza duinak izateko, eta horretarako 1.080 euroko gutxiengo pentsioak bermatu behar direla gehitu du. Izan ere, Fanok adierazitako datuen arabera, hilabetean 1.000 euro baino gutxiago irabazten duten 225.000 pentsiodun daude Euskal Herrian, eta horren %80 emakumeak direla ñabartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.