Musika

Bertan behera gelditu da Emir Kusturicaren Donostiako kontzertua

Hilaren 13an jo behar duten Kursaaleko auditoriumean The No-Smoking Band taldearekin

Emir Kusturica, iaz, Kairon. KHALED ELFIQI/ EFE
Berria
2022ko urriaren 3a
11:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Datorren urriaren 13an, ostegunarekin, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan Emir Kusturicak eta The No Smoking Band-ek Kursaaleko auditoriumean ematekoa zuten kontzertua bertan behera geratu da, logistika arrazoiengatik. Emir Kusturicaren management bulegoak zera adierazi du: «Sentizen dugu ohar honek haren zaleen artean eragin dezakeen ezinegona, eta espero dugu ahal bezain laster haiekin topo egiteko aukera izatea».

Sarrera www.kursaal.eus webgunearen bidez erosi zuten lagunei automatikoki itzuliko zaie dirua. Leihatilan erosi zutenek, berriz, 943-00 31 70 telefonora deitu beharko dute itzulketa gauzatu ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.