Lan istripua

Alloko Essityn lanean ari zen behargin bat hil da

Irailaren 22an Nafarroako paper lantegi horretan lanean ari zela bihotzekoak jota erietxera eramandako behargina da zendu dena.

Lan istripu bat salatzeko protesta, Garesen. IDOIA ZABALETA / FOKU
xabier martin
2022ko urriaren 3a
17:35
Entzun

Azken 48 orduetan bi langile hil dira Nafarroan, lan istripuen eraginez. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, 2022an dagoeneko 59 langile hil dira Euskal herrian beharrean zirela, lanpostuan edo lanerako bidean; horietako hamasei, Nafarroan. Azkena joan den irailaren 22an Alloko Essity paper lantegian lanean ari zela bihotzekoak jota erietxera eraman zuten J.C. langilea izan da. 60 urte zituen.

Atzo jakin zen orein baten adarkaden ondorioz 42 urteko langile bat hil zela Muniainen (Nafarroa). Istripuaren nondik norakoen datu gehiago ez dago oraindik, «baina itxura batean lan segurtasuneko protokoloak ez dira bete, bereziki arriskutsua izan ohi den orein arren orroaldian», LABen arabera. Bada, heriotza horri beste bat gehitu zaio azken orduotan, Alloko papertegiko beharginarena.

LABek gogor salatu du gertakaria: «Patronalaren ardura da langileon osasuna bermatzeko beharrezko baliabideak jartzea. Neurri horiek ez baditu hartzen, baliabideak ez baditu ipintzen, hori bermatu behar duen administrazioak kontrol eta jarraipenik egiten ez duelako da hori».

«Enegarren aldiz» deitu ditu sindikatu abertzaleak Nafarroako Gobernua, NOPLOI Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua eta Lan Ikuskaritza «behingoz beharrezkoak diren bitartekoak jartzera» modu eraginkorrean, enpresetan lan osasunerako neurriak betearazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.