Albistea entzun

Brasilgo bozak

Lulismoa eta antipetismoa, bigarren itzulian

 

Gabriel Puricelli -

2022ko urriak 4

Presidente hautatu zuten bi aldietan gertatu zen bezala, Lulak aurre egin beharko dio bigarren itzuliari. Oraingo honetan, Jair Bolsonaro izango du aurkari, eta inkestetan aurreikusi baino emaitza hobeak lortu ditu Bolsonarok. Brasilen historia demokratikoko hauteskundeetan, botoak ez dira inoiz horren kontzentratuta egon lehen itzulian: egungo presidentearen botoak eta haren aurrekoarenak batuta, boto guztien %92 dira, eta azken hondarrak baino ez dizkiete utzi Planalto jauregian sartu nahi zuten beste bederatzi hautagaiei. Bigarren itzulian ohikoagoa den portaera bat izan dute hautesleek, eta, hala ere, Lulak ez du lortu lehia erabat bere alde jartzea. Dena dela, sei milioi botoren aldearekin abiatu da orain, eta urriaren 30ean bukatzekoa da kanpaina.

Lula argi eta garbi nagusitu zaio aurkariari, baina Bolsonarok lortu du inkestek sortutako espektatibak gezurtatzea: haietako batzuetatik ondorioztatzen zenaz bestera, ez da lehiatik kanpo geratu. Are, inkesta gehienetan iragarri baino alde txikiagoa atera dio Lulak: iragarritakoaren erdia edo herena, tarte horretan.

Bigarren itzulian beste hainbeste boto baliodun izango balira, Lulak nahikoa luke Ciro Gomes zentro-ezkerreko beste hautagaia babestu dutenen botoen erdiak biltzea berriro presidente hautatua izateko. Hautagai gustukoena lehiatik kanpo geratu zaienek abstentzioaren alde egiteak ere lagunduko dio metalurgiako lider sindikal ohiari botoen %50 lortzen. Edonola ere, hauteskundeetan lehia handia dago oraindik, eta ez da zuhurra iragarpenak egiten aritzea. Igande gauean beste partida bat hasi zen jokatzen, eta presidente ohia da orain ere garaitu beharrekoa, baina aurkaria ere fresko dago, eta badu motiborik ilusioari eusteko. Bozkalekuetara joan ez ziren ia 33 milioi brasildarrak ere boto emaile potentzialak dira, eta edozein aldetara makurtu dezakete balantza.

Lulak bereganatutako babesak frogatu du eraginkorrak izan direla Langileen Alderdiak Bolsonaroren agintaldian osatutako aliantza zabalak —ezkerrarekin osatuak, baina batez ere eskuinarekin—. Geraldo Alckmin presidenteordegaia izan da horren ikur nagusia: Lulak garaitu egin zuen 2006ko presidentetza hauteskundeen bigarren itzulian, berriz presidente hautatu zutenean. Langileen Alderdiak gaur egun ez dauka behinola izandako berritasun kutsu hori, eta bidean galdu du administrazioaren gardentasunarekin zuen lotura ere, baina pluraltasunaren aldeko kezkaren eta Bolsonaroren aurkako guztiak biltzearen emaitza izan liteke orain lortutako ehunekoa. Aliantzek ezin hobeto orekatu dute joan deneko hamar urtean alderdiak izandako higadura.

Bolsonarok, berriz, bi puntu baino ez ditu galdu 2018an lehen itzulian jasotako babesaren aldean. COVID-19ak herrialdea jo zuenean hark egindako kudeaketak emaitza negargarriak izan zituen osasun arloan, eta ez zuen fruiturik eman alderdi ekonomikoari dagokionez; kudeaketa horrek, espero bezala, ahulezia ekarri dio, baina ondo konpentsatu du egungo agintariak, Langileen Alderdiaren kontrako mugimenduaren —hots, antipetismoa deitutakoaren— buru sendoa izateko gaitasunari esker. Hauteskunde bloke horrek egonkortasun ikaragarria erakutsi du bi hamarkadaz. Norbaitek uste bazuen ultraeskuineko buruzagi politikoa izateak eta gobernua administratzeko estilo xelebre eta desordenatua edukitzeak eragotzi egingo ziola Bolsonarori bloke horren gidaritzari eustea, bada, orain garbi ikusiko du, atzoko botoen argitan, ez dela hala.

Hilabete honetan, erabateko ziurgabetasuna izango dute Brasilen hauteskundeen emaitzen inguruan, eta, gainera, herritarrak beldur dira lehia areagotzeak ez ote duen ekarriko indarkeria politikoa handitzea, kanpaina hasi zenetik bost pertsona hil baitira indarkeria horren ondorioz. Gainera, bi hautagaien artean alde txikia egotea espero denez, litekeena da Bolsonarok ez onartzea garaipena beste emaitzarik. Brasilgo demokrazia jokoan dago oraindik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.