Musika

Hertzainak-ek beste kontzertu bat emango du BECen, abenduaren 17an

Abenduaren 16ko emanaldirako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko.

Hertzainak taldeak joan den asten aurkeztu zituen amaierako kontzertuak. MONIKA DEL VALLE / FOKU
mikel lizarralde
2022ko urriaren 5a
12:37
Entzun

Hertzainak taldeak bi kontzertu emango ditu, azkenean, Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Hilaren 16ko kontzerturako sarrera guztiak amaitu ostean, hurrengo egunean (17, larunbata) beste bat ematea erabaki dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 16ko kontzerturako 16.000 sarrera inguru saldu dituzte.

Josu Zabala, IƱaki Igon Garitaonandia Gari eta Luis Javier Sainz Txanpi taldeko jatorrizko kideek joan den astean aurkeztu zuten zeintzuk izango diren taldearen amaierako kontzertuak. Orduan iragarri zuten, BECen kontzertuaz gain, urtarrilean Gasteizen beste bat egiteko asmoa dutela, baina ez zuten zehaztu ez zein aretotan ez zein egunetan izango den taldearen agurreko kontzertu hori.

BECeko bigarren kontzerturako sarrerak www.hertzainak.eus helbidean daude salgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.