Futbola

Julen Lopetegik utzi egin dio Sevillako entrenatzaile izateari

Bart kargugabetu dute euskal teknikaria, taldearen bolada txarra dela eta. Klubak ez du iragarri Lopetegik utzitako hutsunea nork beteko duen.

Julen Lopetegi atzo, Sevillaren eta Dortmunden arteko neurketa bukatu berritan. JOSE MANUEL VIDAL, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urriaren 6a
09:33
Entzun

Baieztatu da susmoa: Sevillak ez du nahi Julen Lopetegik segitzea taldearen lemazain gisa. Sasoia hasi zenetik, bolada nabarmen ilunean da taldea. Hamar partida jokatu dituzte, eta bakarra irabazi. Atzo, Sevillak 1-4 galdu zuen Borussia Dortmunden kontra, Txapeldunen Ligako ligaxkan, eta, hain zuzen, hori izan du Lopetegik azken neurketa taldearen gidari. Partida bukatu eta minutu batzuetara iragarri zuen klubak kargugabetzea.

Asteasuko entrenatzailea 2019an ailegatu zen Sevillara, emaitza aski onak zakuratu zituen taldeak orduan, nahiz eta COVID-19aren pandemiak erdiz erdi baldintzatu liga. Iaz, 2021-2022an ere denboraldi ona egin zuen taldeak. Ordea, sasoiaren bukaeran puntu askok egin zieten ihesi, eta ez zuten erdietsi sailkapenean nahi bezain ongi gelditzea. Bolada txar hori ez da eten udan, eta aurten ere ezinean aritu da Sevilla, emaitzek agerian uzten dutenez. Besteak beste, zail dute Txapeldunen Ligan aurrera egitea.

Oraindik ez dute iragarri nor izanen den Sevillaren entrenatzaile berria. Hala eta guztiz ere, bada zurrumurrurik: Jorge Sampaoli argentinarraren izena du jendeak ahotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.