Gizon bat atxilotu dute Gasteizen banku batean lapurtzen saiatu ostean

Bi gizon saiatu dira lapurreta egiten, suzko arma batekin. Bata atxilotu egin du Udaltzaingoak, eta besteak ihes egitea lortu du.

Lapurtzen saiatu diren bankua, Gasteizko Done Jakue hiribidean. GOOGLE MAPS
Julen Otaegi Leonet.
2022ko urriaren 6a
16:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi gizon Kutxabanken bulego batean lapurtzen saiatu dira, Gasteizko Done Jakue hiribidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 14:00ak jotzear zirela sartu dira bulegora, suzko arma bat zutelarik. Ezin izan dute ezer eraman, eta esku hutsik alde egin dute. Udaltzaingoak gizon horietako bat atxilotzea lortu du bankutik gertu; besteak, berriz, ihes egitea lortu du azkenean. Hirugarren batek eman die abisua udaltzainei, dei bidez.

Ertzaintzak hartu du ikerketaren ardura, eta jakinarazi du ihes egin duenaren bila ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.