Donostiako Parte Zaharreko herriko tabernak salatu du aurtengo zazpigarren «eraso faxista» egin diotela

Hainbat laguneko talde batek gaueko ordu txikietan lapurtu ditu tabernaren kanpoaldean jarri ohi dituzten ikurrin bat, arrano beltzaren bandera bat eta euskal presoen euskal herriratzea eskatzeko bandera bat.

Donostiako Parte Zaharreko herriko tabernaren kanpoaldeko ikurrak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 12a
09:38
Entzun

«Militarrak? Txakurrak? Fatxak?». Galdera hori egin du Twitterren Piztu Donostia kolektiboak, Parte Zaharrean dagoen Ikatz kaleko irudi batzuekin batera. Han, hainbat laguneko talde bat ageri da Parte Zaharreko herriko tabernaren kanpoaldean jarrita egon ohi diren banderak lapurtzen: ikurrin bat, arrano beltzaren bandera bat eta euskal presoen euskal herriratzea eskatzeko bandera bat.

Salatu dutenez, gaur gauekoa ez da izan gisa horretako «eraso faxista» bat gertatzen den lehen aldia; aurten jada zazpi aldiz egin dutela gaitzetsi dute «inkontrolatuak Ikatz kalean» izena jarri dioten bideoan. «Eskubide sozial, zibil eta politikoak defenda ditzagun!» adieraziz amaitu du txioa Piztu Donostiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.