Voxen euskal dantzariak: benetakoak ala iruzurtiak?
Jesus Guridiren 'El Caserio' abestiaren martxan, euskal dantzen itxura duen emanaldi bat egin zuten Vox alderdiaren agerraldian.

Galtza eta alkandora zuriak, txapel eta gerriko gorriak, soineko gorri eta beltzak. Euskal dantzarien itxura duten hamar lagun taula gainean dantzan daude Jesus Guridiren El Caserio abestiaren erritmoan. Euskal Herriko emanaldi baten deskribapena dirudien arren, joan den asteburuan Vox alderdiak ospatutako Viva 22 agerraldiaren zati bat da. Alderdiaren buruak berak zabaldu zuen emanaldiaren bideo bat bere sare sozialetan, esaldi honekin batera: «Ebatsi diguten guztia berreskuratuko dugu».
Gertatutakoa ez da oharkabean pasatu, sarean bolo-bolo baitago gaia. Badira dantza hori aurreskua dela erraten dutenak, eta baita pertsona horiek ballet dantzaritzat dituztenak ere. Bitartean, Dantzan elkarteak eztabaidarako tartea ireki du, ikuskizunean agertzen dena euskal dantza ote den zalantzan jarriz. «Pauso, janzkera eta mugimendu batzuk baliatu arren, dantzariek erabili dituzten beste pauso batzuk, egitura koreografikoa edo estiloa arrotzak gertatzen dira euskal dantzan, eta euskal dantza zer den eta zer ez den gogoeta egiteko baliagarri da ekitaldia. Euskal dantza al da?», adierazi du elkarteak.
Espainiako eskuin muturreko alderdi batek euskal dantza baliatu nahi izan du bere ekitaldi batean. Euskal dantza al da? https://t.co/NJoacl8zFO pic.twitter.com/cdtdIXZtxG
— dantzan (@dantzan) October 12, 2022
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.