Albistea entzun

EITB

Euskadi Irratiko eta 'EITB.eus'-eko erredakzio kontseiluek larritzat jo dute Arzallusen bertsoak kendu izana

«Adierazpen askatasuna babestearen garrantzia» nabarmendu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek.

EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko urriak 17

«Sarean sortu den polemikagatik EITBko zuzendaritzak Maddalen Arzallusen kantua webgunetik kentzeko hartu duen erabakia larritzat jotzen dugu». Hala adierazi dute ohar batean Euskadi Irratiko eta EITB.eus-eko erredakzio kontseiluek. Arzallusek 32 izeneko bertso musikatuak kantatu zituen ostiral goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan, gitarraren laguntzarekin. Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta abestu zituen bertsoak: 32 urte egin ditu preso hark, eta bertsolariak bere ibilbide biografiko propioa egin zuen, 32 urteotan Parotek espetxean jarraitu duela gogoratuta.

Euskadi Irratiko eta EITB.eus-eko erredakzio kontseiluek «adierazpen askatasuna babestearen garrantzia» nabarmendu dute. «Salbuespen kasuetan soilik mugatu daitekeen eskubide bat da, eta hau ez zen horietako bat». Hau gaineratu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek: «Ez dugu ulertzen eta ez gatoz bat EITBko zuzendaritzak hartu duen erabakiarekin».

Bi kontseiluek, era berean, elkartasuna adierazi diete Faktoria albistegiko lantaldeari eta Iñaki Guridi aurkezleari, «jaso dituzten irainengatik eta neurrigabeko kritikengatik». Arzallusen aurkako irainak ere zabaldu dituzte Twitter sare sozialean. «Bide batez, defendatu nahi dugu, zerbitzu publikoa garen aldetik, Euskadi Irratiko eta Eitb.eus-eko erredakzioek, errespetuz eta errespetuan oinarrituta, askotariko saioak eskaintzeko egunero egiten duten ahalegina».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Nire lanbidea artearekin lotzen saiatzen nintzen beti»

Unai Etxenausia

Armestok biltegian gordeta zeuzkan lan batzuk aurkeztu ditu Gasteizko Zas Kultur Espazioan. Marrazkiek «pertsonen arteko komunikazioa eta inkomunikazioa» erakusten dute.
 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Ez dugu neurtzen egiten ditugun gauzek zer eragin duten inguruan»

Iker Tubia

Intsektu kopuruaren gainbeheraz ohartarazi du Ugaldek, Lurraren funtzionamenduan «oso garrantzitsuak» baitira. «Itxurakeria» albo batera uzteko eskatu du, eta kontserbazioa lantzeko.
 ©ETB

«Beste gauza batzuk probatu nahi ditut»

Urtzi Urkizu

Igandean, Gurrutxagaren agurra izango da ETB1eko 'Herri txiki, Amerika handi' saioan. Zortzi denboraldiren ondoren, beste aurkezle bat arituko da 'Herri txiki, infernu handi'-n.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.