Hauteskundeak

Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre berretsi dituzte EH Bilduren oinarriek

Gipuzkoako ahaldungai nagusia izango da Iriarte, eta Donostiako alkategaia Izagirre; botoen %97,8 jaso ditu Iriartek, eta %96,2 Izagirrek.

RAUL BOGAJO / FOKU. MADDALEN IRIARTE EUSKO LEGEBILTZARREKO PARLAMENTARIA.
xabier martin
2022ko urriaren 18a
14:34
Entzun 00:00:0000:00:00

2023ko udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduk Gipuzkoan eta Donostian aurkeztu dituen zerrendaburuek oinarrien babesa jaso dute. Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako zerrendaburua izango dela berretsi dute, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaia izango dela. Hautagaitzen prozesuan parte dutenen botoen %97,8 jaso ditu Iriartek, eta %96,2 Izagirrek.

EH Bilduren Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak jakinarazi du ez duela helegiterik jaso prozesuaren aurka, eta berretsi egin ditu Iriarteren eta Izagirreren hautagaitzak. Datorren igandean, urriaren 23an, bi hautagai horien aurkezpen ofiziala egingo du koalizioak, Donostian.

Datorren maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburu gehienak aurkeztu dituzte alderdiek. Gipuzkoan oraindik ez dute eman zerrendaburu baten berri: EAJren ahaldungai nagusia. Araban ere ez ditu plazaratu alderdi horrek Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udalerako zerrendaburuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.