Abian da 'BERRIA zabalik' kanpaina Tolosan
Egitasmoaren helburua tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzea da.

Gaur eguerdian aurkeztu dute BERRIA zabalik kanpaina Tolosan (Gipuzkoa). Helburua da tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzea. BERRIAk jarri du proiektua martxan, Tolosako Udalaren, Tolosa & Co dendari eta ostalarien elkartearen eta Kutxabanken laguntzarekin.
Aurkezpenean izan dira Xarles Iturbe Tolosako Merkataritza, Feriak eta Turismoa saileko zinegotzia, Garbiñe Mozo Aroztegieta Tolosa & Co elkarteko lehendakaria, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Miren Lasa Ariztimuño Tolosako Kutxabankeko bulegoko zuzendariordea.
Egitasmoak Tolosako merkatari txikiak lagundu nahi dituenez, BERRIAk tokiko dendei ikusgaitasuna emanen die. Horretarako, online betetzeko formulario bat prestatu du antolatzaileak, non nahi duten merkatariek izena ematen ahalko duten. Izena ematen duten denda horiek ikusgai jarriko ditu BERRIAk, eta irakurleei gomendatuko dizkie. Azaroaren 4a izanen da izena emateko azken eguna.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.