Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak

Mendoza izango da EAJren Gipuzkoako ahaldungaia, eta Artolazabal Gasteizko alkategaia

Ramiro Gonzalez berriz izango da Arabako ahaldungai.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta EAJren ahaldungaia, artxiboko irudi batean.
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea eta EAJren ahaldungaia, artxiboko irudi batean. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko urriak 25

Zalantzak eta zurrumurruak uxatu ditu EAJk. Arratsalde bakarrean iragarri ditu Gipuzkoako ahaldungaiaren, Arabakoaren eta Gasteizko alkategaiaren izenak: Eider Mendoza, Ramiro Gonzalez eta Beatriz Artolazabal.

Izen dantza ibili da Gipuzkoan azken egunetan, jakina baitzen Markel Olano egungo Gipuzkoako ahaldunak ez zuela karguan errepikatuko, eta EAJk emakume bat proposatuko zuela haren ordez. Aurreratu zuen berripaper honek aukera gehien Mendozak zuela, eta atzo arratsaldean baieztatu zuen Gipuzkoako Buru Batzarrak. Bi ezaugarri nabarmendu zizkion hautagaitza arrazoitzean: batetik, «gaitasun profesionala eta politikan eta erakundeetan eskarmentua» izatea; eta, bestetik, «EAJko taldearen sendotasuna» duela, «euskal lurralde gisa Gipuzkoako aurrerabidea bultzatzeko» eta «gipuzkoarren ongizatea eragiteko proiektu politikoa betetzen jarraitzeko, garapen ekonomikoan, justizia sozialean eta burujabetza politikoan oinarrituta». Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailea da egun Mendoza. Hala da 2019tik. 2001 eta 2011 bitartean EAJko legebiltzarkide izan zen Gasteizen, eta, urte horretatik aurrera, batzarkide izan da Gipuzkoan.

Jakin-mina zegoen EAJren Gasteizko alkategaia nor izango zen jakiteko ere; are, goizean Gorka Urtaranek iradoki ostean ez zuela karguan jarraituko. ETBko Egun on, Euskadi saioan egindako elkarrizketan esan duenez, «ohorea eta pribilegioa» da Gasteizko alkatea izatea, baina ulertzen du «albo batera egiteko garaia ere iristea». Arratsaldean bilera egin ostean jakinarazi du Arabako Buru Batzarrak Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango dela alkategaia. Alkate ez, baina zinegotzi izana da Gasteizen Artolazabal, 2000 eta 2007 artean. GHorren ostean, Gasteizko Santiagoko ospitaleko Ekonomia eta Finantza zuzendari izendatu zuten, eta Osakdietzako Ekonomia eta Finantza Zerbitzua zuzendu zuen gero. 2015ean batzarkide izendatu zuten Araban, baina urtebete iraun zuen, eta sailburu da ordutik.

Ahaldungai izateko, berriz, egungo bera proposatu du EAJk: Ramiro Gonzalez. 2015etik da Arabako ahaldun nagusia, eta 2007tik, batzarkidea.

Batzar Nagusietako lehendakarigaiak ere aurkeztu zituen EAJk: Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoan, eta Irma Basterra Araban.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa itxi dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Sarek apirilaren 29an Donostian eginiko elkarretaratzea, euskal presoei salbuespen neurriak jartzearen aurka. ©Gorka Rubio / Foku

Joseba Borde espetxera itzuli da, hirugarren gradua kenduta

Jon O. Urain

Ostegun iluntzean sartu zen Basauriko espetxean. 64 urte ditu. Bestalde, aske geratu da Patxi Markes presoa.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat saihesteko».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...