Albistea entzun

Euskara

Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai

Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan gaur egin den osoko bilkuran aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak

Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai
Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko urriak 28

Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, Etxezarra eraikinean, osoko bilkura egin dute gaur, eta bertan aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak. Itxaro Borda idazlea Xarles Bidegainen hutsartea betetzeko hautagaia da; Andres Alberdi hizkuntzalaria, berriz, Andoni Sagarnak utzitakoa betetzeko.

Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna emeritu bihurtu ziren uda aurretik, 75 urte konplituta, eta uztailaren 22an zabaldu zen epea bien hutsuneak betetzeko hautagaiak aurkezteko. Azaroko osoko bilkurako bozketatik aterako dira euskaltzain oso berrien izenak.

Euskaltzaindiak berak nabarmendu ditu bi hautagaien soslaiak. Getarian (Gipuzkoa) sortua da Andres Alberdi Gorostiaga, 1950ean. Filosofian lizentziaduna da, eta irakaskuntzan 38 urtean aritua. Lehenengo, Elgoibarko Ikastolan; gero, Elgoibarko Institutuan; bertan, Euskara eta Literaturako katedraduna izan zen 1982tik, 2011. urtean erretiroa hartu arte. Bakarka zein elkarlanean, DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hogei ikasliburu eta gramatika baino gehiago ondu ditu 1986az geroztik. Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko lantaldeko partaide da; 2014tik, Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburua proiektuko batzordeburu, eta batzorde horrek 2018an paraturiko Euskara Batuaren Eskuliburua (2018) deituaren prestatzaile eta egilea.

Itxaro Borda Baionan sortua da, 1959an. Lotura estua du Oragarrerekin (Nafarroa Beherea), hangoa baitu familia. Historiako goi mailako ikasketak egin zituen, eta gaur egun postari ogibidetik erretiratua da. Idazlea da, poeta, artikulugilea, eta abesti askoren hitzak idatzi ditu Euskal Herriko hainbat musikarirentzat. Oso gaztea zelarik hasi zen izkiriatzen Herria astekarian, eta ordutik ez da gelditu. Euskadi literatura saria irabazi zuen 2002an %100 Basque obrarekin. Mugarriak finkatu dituzten nobelak eta olerki bildumak plazaratu ditu Maiatz, Susa, Alberdania eta Elkar argitaletxeetan, eta bereziki Amaia Ezpeldoi detektibearenak dira ezagunak; denera hamalau eleberri idatzi ditu, eta sei detektibe horren istorioak dira. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2021eko azaroaren 26an.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Eskisabel eta Bilbao, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Berria

Kontseiluak dio «euskara ardatz duen sistema» zer den zehaztu behar duela Hezkuntza Legeak

Irati Urdalleta Lete

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordean, eta jakinarazi du 33 ekarpen aurkeztu dituztela, «hizkuntzaren korapiloa askatzeko». Eskatu dute zehazteko euskara izango dela ikasteko eta irakasteko hizkuntza orokorra.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...